Thomas Jacob Hilfiger (New York, 1951ko martxoaren 24a), Tommy Hilfiger bezala hobeto ezagutua, moda diseinatzaile estatubatuarra da. Bere izena daraman enpresaren sortzailea da.

Tommy Hilfiger

Bizitza
JaiotzaElmira (New York)1951ko martxoaren 24a (73 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Deniz Carolina Erbuğ (en) Itzuli  (2008 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaElmira Free Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea eta moda-diseinatzailea
Jasotako sariak
tommy.com
IMDB: nm0383966 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta karrera aldatu

Tommy Hilfiger bederatzi umeek osatutako familia irlandar baten bigarren semea da. Oso txikia zenetik modaren munduan lan egingo zuela argi izan zuen. 1969n arropa hippiearen banatzaile bezala lan egiten hasi zen. Geroago, 70. hamarkadaren amaiera eta 80. hamarkadaren hasieraren artean (disko era) Jordache arropa markan lan egiteari ekin zion.

Urte batzuk geroago, 1985n, bere lerro propioa sortu zuen. Ia batere ezagutua izanik, mezu hau zuen kanpaina kaleratu zuen: "Gizonezkoen arropen lau diseinatzaile hoberenak: Ralph Lauren, Perry Ellis, Calvin Klein eta Tommy Hilfiger dira". Ordutik aurrera, Tommy Hilfiger mundu mailako arropa marka garrantzitsuenetarikoa bihurtu da.

2010ko martxoaren 15ean, Phillips-Van Heusenek Tommy Hilfigerrek enpresa erosi zuen $3000 milioi ordainduz.

Bestalde, Tommy zurrumurru famatu baten biktima izan zen. Esaten dutenez, Oprah Winfreyren programan bere arropa "klase altuetako pertsona zurientzat dela eta bere jantziak txerriei botako liekeela Afro-amerikar bati eman baino lehen". Hala ere, gertakari hori ez da inoiz ere ez telebistan agertu, eta ez dago interneten ikusteko aukerarik. Azkenean, Tommy Oprahren programara joan zen[1] eta hori guztia gezurra zela azaldu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. .