Tomate-saltsa

tomateak erabiliz egiten den saltsa

Tomate-saltsa[1] tomatez egindako hainbat saltsaren izena da. Normalean, ongailua baino, plateraren osagaietako bat da. Ohikoak dira haragi eta bazkariak prestatzeko. Munduan gehien hedatu den saltsetako bat da.[2]

Tomate-saltsa
saltsa, janari, sugo eta tomato dish (en) Itzuli
Osagaiaktomatea
Historia
JatorriaItalia

Osagai nagusia tomatea izanik ere, beste produktu batzuk izan ohi ditu, prestatzen den tokiaren araberakoak. Besteak beste honakoak izan ditzake: baratxuria, tipula, piperra, olioa, gatza, ozpina, albaka, martorria, azukrea, espeziak... Prestaketari dagokionez, gordinik, egosirik nahiz frijiturik prestatzen da, tokiko ohitura zein den.

Tomate-saltsak oso erabiliak dira arraina edo haragia oinarri duten plateretan, baina baita pasta, arroza edo barazkiei gehitzeko ere.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009] eta [Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia] [2009]
  2. «Tomate saltsa: arrakasta gastronomikoa» Consumer 2017-04-01.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.