Tom (errusieraz: Томь) hego-mendebaldeko Siberiako ibaia da, Errusiako Khakasia eta Kemerovo zein Tomsk oblastak zeharkatzen dituena. Ob ibaiaren eskuinaldeko adarra da.

Tom
Томь (errusieraz)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera827 km
Geografia
Map
Koordenatuak53°39′05″N 89°45′50″E / 53.6513°N 89.7638°E / 53.6513; 89.7638
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Kemerovo oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera62.030 km²
Arro hidrografikoaOb Basin (en) Itzuli
Ur-emaria1.110 m³/s
Bokalea
()
Ob

Geografia aldatu

Tom ibaiak 827 kmko luzera eta 62.030 km²ko arroa ditu. Khakasian du iturria, Abakan mendigunean (Altai mendien iparraldeko adarra), eta Kuznetsk arroa zeharkatzen du. Tomsk hiritik 50 km ipar-mendebaldera Obera isurtzen da.

Ibai ertzeko hiri nagusiak Mezhduretxensk, Novokuznetsk, Kemerovo, Jurga, Tomsk eta Seversk dira.

Hidrometria aldatu

Tom ibaiaren emaria 1936-1990 bitartean neurtua izan da Tomsken (ahoa baino 75 km lehenago)[1]. Gune horretan, drainatutako eremuak 57.000 km² ditu, arro osoaren % 91,9. Emari handiena maiatzean du (4.522 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena martxoan (135 m³/s).

Tom ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Tomsken neurtuak
Datuak: 1936 eta 1990 artean

Erreferentziak aldatu

  1. Tom ibaia Tomsken Webworld.unesco.org


Kanpo estekak aldatu