Tom Simpson

txirrindulari britainiarra

Tom Simpson (Haswell, Durham konderria, Ingalaterra, 1937ko azaroaren 30a - Mont Ventoux, Frantzia, 1967ko uztailaren 13a) txirrindulari profesional ingelesa izan zen, 1960ko hamarkadan lehiatu zuena.

Tom Simpson

Bizitza
JaiotzaHaswell (en) Itzuli1937ko azaroaren 30a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaHaswell (en) Itzuli
HeriotzaMont Ventoux1967ko uztailaren 13a (29 urte)
Hobiratze lekuaNottinghamshire
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Jasotako sariak

Find a Grave: 6621069 Edit the value on Wikidata

1959an, 21 urte zituelarik, St. Raphaël-Géminiani-Dunlop frantziar txirrindularitza taldeak fitxatu zuen. Hurrengo urtean lehen taldera igo (Rapha-Gitane-Dunlop) eta 1961eko Flandriako Tourra irabazi zuen. Ondoren, Gitane-Leroux-Dunlop taldera batu eta 1962ko Frantziako Tourrean maillot horia eraman zuen lehenengo britainiarra bihurtu zen, itzulia seigarren amaitu zuelarik.

1963an Peugeot taldean sartu zen eta Bordele-Paris lasterketa irabazi zuen, baita 1964ko Milan-San Remo ere. Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketa irabazi zuen lehen Britainia Handiko txirrindularia izan zen 1965eko Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketa irabazi zuenean. Urte berean Lombardiako Giroa ere irabazi zuen. 1966an hainbat lesio pairatu eta gero 1967ko Espainiako Itzulian bi etapa irabazi zituen, baita Paris-Niza lasterketa ere.

1967ko Frantziako Tourreko 13. etapan, Simpson Mont Ventoux igotzen ari zela hil zen, 29 urte zituelarik. Heriotza ondorengo analisiek erakutsi zuten anfetamina eta alkohola (brandya) diuretikoak nahastu zituela eta ziurrenik konbinazio horrek, egun horretako beroa, Mont Ventouxeko igoera gogorra eta sabeleko arazo batekin batera eragin ziola heriotza, deshidratazio baten ondorioz.

Palmaresa aldatu

1960

1961

1962

1963

1964

1965

1966

1967

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan aldatu

Itzuli Handia 1959 1960 1961 1962 1963 1964 1965 1966 1967
  Italiako Giroa
  Frantziako Tourra 29. UT 6. 14. UT UT UT
  Espainiako Vuelta 33.
  Munduko Txapelketa 4. 9. 4. 1.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Kanpo estekak aldatu

Tom Simpson - ProCyclingStats