Toledoko taifa (arabieraz: طائفة طليطلة‎) Al-Andalusko taifa erresuma musulmana izan zen. 1026an independizatu ziren Kordobako kaliferritik eta 1085ean, Alfontso VI.ak hiria konkistatu zuenean, erori zen.

Toledoko taifa
طائفة طليطلة
1010 – 1085
Monarkia
Toledoko taifa 1037. urtearen inguruan
Geografia
HiriburuaToledo
Ekonomia
DiruaDirham eta Diran
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera, mozarabiera eta hebreera
ErlijioaIslama, katolizismoa eta judaismoa
Historia
Aurrekoa
Kordobako Kaliferria
Ondorengoa
Gaztelako Erresuma

Historia aldatu

Toledok, urbs regia bisigodoa izatearen bere ospea mantentzen zuen, arabiarrek, madinat al-muluk deituz iraunarazi zutena. Garrantzi estrategiko handia izan zuen 741eko berbereen matxinadaren ondorioz sorturiko Ath-Thaghr al-Awsat edo Marka Erdiko hiriburu bezala eta Kordobaren aurrean autonomia txiki bat mantendu ahal izan zuen Kaliferriaren lehen mendean.[1] Hala ere, kaliferria erori ondoren, Toledok garrantzi handiagoa hartu zuen hiri musulman bezala, egungo Toledo, Madril, Guadalajara, Cuenca eta Ciudad Realgo probintziak gutxi gorabehera hartu zituen taifa erresuma baten hiriburu bihurtu baitzen.[2] XI. mendearen hasierako gerra zibilak gertatu zirenean independizatua, hiriko zenbait pertsonaia botereaz jabetu ziren, horien artean Abu Bakr Yais ibn Muhammad kadia eta beste batzuk (garaiko iturriek, Ibn Masarra, Abd al-Rahmn eta Abd al-Malik ibn Matiyo aipatu zituzten). Toledotarrek, agian euren arteko desadostasunekin eta, bereziki, azken honen gobernu txarrarekin atsekabeturik, taifaren gobernua Abd al-Rahman ibn Dil-Nun Santaverreko jaunari eskaintzea erabaki zuten. Honek 1035 inguruan bere seme Ismail al-Zahir bidali zuen hiria gobernatzeko.

Banu Di-l-Nun hawwara tribuko familia bereber bat zen, islamiar konkistaren garaian penintsulara iritsia. Santaverreko koran finkatu ziren, eta VIII. eta X. mende arteko arabizazio prozesuan abizenaz aldatu ziren. Denbora horretan zehar, Ath-Thaghr al-Awsateko leinurik nabarmenetako bat izan ziren, iturriek emirerriaren aurka eginiko altxamenduengatik eta bere ondorengo sumisioengatik aipatuak.

1000ko hamarkadan Kalifatoaren gainbeherari esker bere autonomia berreskuratu zuen: orduan, beharbada, Abd al-Rahman ibn Dilnek, Sulaiman al-Mustain kalifatik Santaver, Huete, Uclés eta Cuencako jaun izendapena lortu zuen. Abd al-Rahmanek 1018an Ismail semeari Uclesen gobernua eman zion, eta, ondoren, Toledora bidali zuen.

Ismail al-Zahir izan zen leinu honetako lehen erregea 1043 arte, independentzia mantentzeko kordobatarren aurka borrokatu zuena. Gero Al-Mamun Toledokoa gobernatu zuen, nork Fernando I.a Gaztelakoaren laguntza eskatu zuen Zaragozako Al-Mustain I.aen aurka; hogei urte beranduago, toledotarrek, Fernandok erasotuak, euren lasaitasuna erosi zuten pariak ordainduz.

Abd al-Malik Ben Abd al-Aziz Al-Mansur, 1061. urteaz geroztik Valentziako agintaria izan zenak,[3] nahiago izan zuen Toledoko Al-Mamuni laguntza eskatzea gaztelarren kontrola onartu baino, baina Toledoko erregeak Valentziakoa kargutik kendu eta Valentziako taifa bereganatu zuen 1064an, Fernando I.aren oniritziarekin.

Toledotarrek eta sevillatarrek euren lurraldeei kalifatoaren antzinako hiriburua batu nahi zieten, 1070ean Sevillako taifak lortu zuena. Alfontso VI.a Gaztela eta Leongoa errege berriak aurrekoaren politika jarraitu zuen bere onura esklusiboan: Sevillako Al-Mutamiden laguntzarekin, Abdallah ibn Buluggin granadarra garaitu zuen eta pariak ordaintzera behartu zuen (1074), aldi berean 1075ean Toledoko Al-Mamuni lagundu zion Kordobako taifa okupatu zezan.

Honela, Toledoko Al-Mamun Toledoko taifako erregerik garrantzitsuena bihurtu zen, 1075ean Kordoba eta Valentzia barne hartzen zituena. Urte horretan bertan Kordoban pozoitu zuten, eta haren biloba Al-Qadirrek hartu zuen Toledoko gobernua.

Al-Qadirrek, 1075ean, Toledo-Kordoba-Valentzia eskualdeko jabea izanda, bere burua gaztelarrak baztertzeko bezain indartsutzat jo zuen, eta Toledotik bota zituen kristauekiko elkarlanaren aldekoak; baina hauek, matxinada bat eragin zuten Valentzian eta hiriak bere burua independente deklaratu zuen Abd al-Azizen agindupean. Toledok, Gaztelaren laguntzarik gabe, Kordobako lurrak galdu zituen 1077an. Al-Mutawakkil Badajozko agintariak ere zenbait eskualde kendu zizkion.

Al-Qadir, beraz, berriz ere gaztelarren laguntza eskatzera behartua izan zen, eta, honekin, biztanleriaren zati handi baten babesa besterendu zen: alde batetik, musulmanak zeuden, Gaztelarekiko aliantza haustearen eta beste erresuma musulmanetara hurbiltzearen aldekoak zirenak, eta, bestetik, mozarabiarrak eta juduak, Gaztelarekiko aliantzaren eta, are, anexioaren aldekoak zirenak. Gauzak honela, 1080an Al-Mutawakkil Badajozekoa hirian sartu zen, Al-Qadir Cuencan babesten zen bitartean.

Al-Qadirrek tronua 1081ean berreskuratu zuen, Alfontso VI.a Gaztelakoak Toledoko eta Valentziako lurrak berreskuratzen laguntzea erabaki baitzuen, Valentzia Al-Qadirentzat eta Toledo Alfontsorentzat izatearen truke.

Akordio horren aurrean, Alfontso-Al-Qadir elkarlanaren aurka zeuden toledotar musulmanek Zaragozako Al-Muqtadir, Sevillako Al-Mutamid eta Badajozeko Al-Mutawakkilen babesa eskatu zuten; bitartean, biztanleriaren beste zati batek, etengabeko gerrekin nekatuta (mozarabiarrak eta juduak), Toledo Alfontso VI.ari entregatzea onartzen zuen, honek indarrez hartzearen planta egiten bazuen. Hauek ez zuten traidoretzat izatearen akusazioa jasan nahi.

Hiriko setioak ez zion Alfontsori Zaragoza, Valentzia eta Sevillako taifak erasotzea eragotzi, eta 1085eko maiatzak 6an, lau urtez "setioan" egon ondoren, Toledok amore eman zuen, musulmanek euren pertsonak eta ondasunak errespetatuko zituztela eta meskita nagusiaren jabe izaten jarraitzea ahalbidetuko zitzaiela bermatu ondoren. Bestalde, musulmanek gotorlekuak eta Alkazarra uzteko konpromisoa hartu zuten.

Emirren zerrenda aldatu

Yaisidtarrak aldatu

  • Muhammad ibn Yais - c. 1010–?

Masarridtarrak aldatu

  • Ibn Masarra

Banu Qantir aldatu

  • Said ibn Qantir
  • Abu Umar Ahmad ibn Sa'id

Matiyidtarrak aldatu

  • Abd ar-Rahman - c. 1020–1028
  • Abd al-Malik - c. 1028

Yaisidtarrak aldatu

Dhunnunidtarrak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Boloix Gallardo 2001, 25-26 orr. .
  2. Boloix Gallardo 2001, 26-27 orr. .
  3. Maíllo Salgado, Felipe, Crónica anónima de los reyes de Taifas (1991) Ediciones Akal ISBN 84-7600-730-2 44-46. orr.

Bibliografia aldatu

Liburuak
  • Izquierdo Benito, Ricardo (koord); Castilla-La Mancha medieval: II Etapa de dominio Musulmán (siglos VIII-XI) 37-72. orr 2002 Almud, Ediciones de Castilla-La Mancha ISBN 84-932833-1-2
  • Clara Delgado Valero: Regreso a tulaytula: Guía del Toledo islámico: siglos VIII-XI. 1999. Junta de Comunidades de Castilla-La Mancha, ISBN 84-7788-201-0 ISBN 978-84-7788-201-5
  • Viguera, María Jesús; Los reinos de Taifas. 2007. RBA Coleccionables. ISBN 84-473-4815-6 (páginas 53-58)
Aldizkariak
  • Boloix Gallardo, Bárbara. (2001). «La Taifa de Toledo en el siglo XI. Aproximación a sus límites y extensión territorial» (pdf) Tulaytula 8: 23-57. ISSN 1575-653X..
  • David J. Wasserstein: The emergence of Taifa Kingdom of Toledo. Al-qantara: Revista de estudios árabes, ISSN 0211-3589, Vol. 21, Fasc. 1, 2000, 17-56. orr.
  • Valero Herrera Ontañón, Bernabé Cabañero Subiza: La casa palacio del Temple de Toledo: Un monumento taifa recientemente recuperado. Artigrama: Revista del Departamento de Historia del Arte de la Universidad de Zaragoza, ISSN 0213-1498, Nº 15, 2000, 177-230. orr.
  • José Aguado Villalba: La cerámica taifa en Toledo. Revista del Instituto Egipcio de Estudios Islámicos, ISSN 1132-3485, Nº. 30, 1998 45-92. orr.

Kanpo estekak aldatu