Toledoko XVII. kontzilioa

Toledoko XVII. kontzilioa Hispania Bisigodoaren garaian Toledon ospatu zen gotzainen kontzilio bat izan zen, 694. urtean.

Egika erregea Toledoko XVI. kontzilioan judutarren aurka hartu ziren erabakiekin eta gotzainen grin falta zela eta batere pozik ez zegoenez, beste kontzilio bat abiarazi zuen, azaroak 9an abiatu eta Toledoko Santa Leokadia elizan ospatu zena, bertara zenbat gotzain joan ziren zehazterik ez dagoelarik.

Erregeak, dei hori judutarrek mundu osoko erregeen aurkako balizko konplot bat oinarri hartuta justifikatu zuen, eta erresumaren batzuetan juduak matxinatu ere egin zirela aipatu zuen. Erregeak kristautasunera bihurtutako judutarren bitartez hebraiar hispaniarrek beste toki batzuetakoekin batera elkarrekin kristauen aurka matxinatzeko konspiratu zutela jakin zuela adierazi zuen. Egikak judutarrenganako zuen errukia argudiatzen zuen, eta horren froga bezala eurak kristautasunera bihurtzearen trukean euren esklabu kristauak mantendu ahal izatea baimendu izana adierazi zuen. Kristautasunera bihurtutako juduak ezkutuan euren jatorrizko ohitura eta sinismenekin jarraitu zutela zioen, eta judutarrekin hauek esklabu bihurtuz amaitzea proposatu zuen, Narbonense probintzian izan ezik, non probintzia osoa kaltetzen zuen kolera izurriteak biztanleria biziki murriztu zuen, eta non juduak soilik euren ondasunak duxari ematera kondenatuak izango ziren.

Erabaki erlijiosoak aldatu

Gotzainek erregeak esandakoa berretsi zuten eta honen izenean judutarrei hauen ondasun guztiak kentzea eta euren emazte eta seme-alabekin batera esklabu bihurtzea agindu zuten. Hortik aurrera ezingo ziren askatuak izan, ea, esklabu bezala, ezingo zuten euren erlijioa praktikatu. Judutarren esklabu kristauak askatuak izango ziren eta erregeak esklabu kristau horietatik batzuk izendatuko zituen esklabu bihurtutako juduak har zitzaten, lehenago judutarrek ordaintzen zituzten zergak ordaintzeko baldintzarekin, judutarren gaineko zerga berezia barne. Era berean euren seme-alaben zaintza galduko zuten, familia kristauei hauek hez zitzaten emanak izango zirenak.

Apaizen ezohikotasun batzuk aipatu ziren: bataiatzeagatik eta sakramentu honetan eta konfirmazioan krisma emateagatik kobratzea eta ofizio eta karguen promozioengatik.

Erabaki politikoak aldatu

Kontzilioetako ezinbesteko zati diren erabaki politikoei jarraiki, Egika hil ondoren bere alarguna edo bere semeak irain zezakeen ororen aurkako anatema adierazi zen, irain orien zerrenda xehatu bat emanez. Eta erregearen eta errege familiaren ongizatearen aldeko otoitzak eskatzen ziren erresuma guztiko eliza katedralizio guztietan urteko egun guztietan Ostiral Santuan izan ezik.


Aurrekoa
Toledoko XVI. kontzilioa
Toledoko kontzilioak
694
Ondorengoa
Toledoko XVIII. kontzilioa

Kanpo estekak aldatu