Tokyo Verdy (japonieraz: 東京ヴェルディ Tōkyō Verudi?) Japoniako futbol talde bat da, Chōfu (Tokio) hirikoa. Japoniako 7 liga irabazi ditu eta Enperadorearen 5 Kopa. Dena den garaipenik handiena 1987ko Asiako Txapeldunen Liga izan zen.

Tokyo Verdy
Sorrera1969
Futbol zelaiaAjinomoto Stadium
edukiera: 50.100 lagun
inaugurazioa: 2001
PresidenteaJaponia Yasuo Shimada
EntrenatzaileaJaponia Koichi Togashi
LigaJaponiako 2 maila
20222. mailan, 9.a
Webguneahttp://www.verdy.co.jp
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Ajinomoto Stadium.

Historia aldatu

1968an Japoniako futbol selekzioak Olinpiar Jokoetan lorturiko brontzezko dominak animatuta 1969an Tokion futbol taldea sortzea erabaki zen. Yomiuri Giants beisbol taldeak eratu zuenez Yomiuri Soccer Club izena hartu zuen. 1978an lortu zuen Japoniako liga amateurraren lehen mailara igotzea.

1983an lortu zuen lehenengo liga garaipena eta 1994 artean "Urrezko aroa" izan zuen, zazpi liga, hiru kopa eta ligako 6 liga irabazteaz gain Asiako txapelduna izan baitzen 1987an.

Azken urteetan ez du garai bateko emaitzarik lortu. 2004an Kopa irabazi zuen eta 2005ean Superkopa. 2006tik aurrera ordea bigarren mailan ari da.

Palmaresa aldatu

Japonian: 22 aldatu

  • Japoniako liga (2): 1993, 1994.
    • Japoniako liga amateurra (5): 1983, 1984, 1987, 1991, 1992.
  • Enperadorearen Kopa (5): 1984, 1986, 1987, 1996, 2004
  • Ligako Kopa (6): 1979, 1985, 1991, 1992, 1993, 1994.
  • Superkopa (4): 1984, 1994, 1995, 2005.

Nazioartean: 1 aldatu

Kanpo estekak aldatu