Tokugawa Ieshige (japonieraz: 徳川 家重?, 1712ko urtarrilaren 28a-1761eko uztailaren 13a) Japoniako Tokugawa shogunerriko bederatzigarren shoguna izan zen, 1745 eta 1760 bitartean gobernatu zuelarik.

Tokugawa Ieshige

Konoe Daisho (en) Itzuli


Shogun


Naidaijin (en) Itzuli


Udaijin (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaAkasaka (en) Itzuli1712ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Japonia
Tokugawa shogunerria
Heriotza1761eko uztailaren 13a (49 urte)
Hobiratze lekuaZōjō-ji (en) Itzuli
Familia
AitaTokugawa Yoshimune
AmaShintokuin
Ezkontidea(k)Masuko-joō (en) Itzuli
Shishin'in (en) Itzuli
Anjō-in (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaKii branch (en) Itzuli
Tokugawa family (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakSamuraia
GraduaShogun

Tokugawa Yoshimuneren lehen semea izan zen, eta bere ama, Okubo Tadanaoren alaba izan zen. Bere haurtzaroko izena Nagatomi-maru izan zen. 1725ean, bere genpuku zeremonia egin zuen (adin nagusitasuna). Bere lehen emaztea, Nami-no-miya, Fushimi-no-miya Kuninaga printzearen alaba zen. Bere bigarren emaztea, Oko izenekoa, gortetiar baten alaba zen; hau izango zen Ieharuren ama, Ieshigeren oinordekoa izango zena shogun bezala.

Ieshigek, gaixotasun kronikoak jasaten zituen, eta akats larri bat zuen hizkeran. Yoshimunek, oinordeko bezala, Ieshige aukeratu izanak, bere beste anaia Tokugawa Munetake eta Tokugawa Munetadarekin gatazkak eragin zizkion. Yoshimunek, bere erabakian irmo jarraitu zuen, premutasunaren konfuziar printzipioan oinarrituz. Ieshigek kargua 1745ean hartu zuenean, Yoshimunek urte horretara arte jarraitu zuen kontu ofizialak administratzen.

Ez zuen interes handirik izan gobernuko kontuetan, eta, erabakiak hartzeko ardura, Ooka Tadamitsu izeneko bere txanbelanari eman zion. Ieshige 1760an erretiratu zen eta Ogosho titulua hartu zuen, bere seme Tokugawa Ieharu oinordeko bezala izendatuz.

Ieshigeren agintaldia, ustelkeriaz, hondamendi naturalez, gosetez eta merkataritza klasearen larrialdiaz betea egongo zen, eta arazoak konpontzeko bere interes faltak, Tokugawa klanaren boterearen gainbehera bat eragin zuten.

Erretiratu eta urte betera hil zen, 1761ean.

Ieshigeren bigarren semea, Tokugawa Shigeyoshi, Shimizu-Tokugawa klanaren sortzailea izango zen, Tayasu eta Hitotsubashi klanekin batera (Ieshigeren anaia txikiek ezarritakoak), gosankyōa eratuko zuten, Tokugawa klanaren hiru adar gehigarriak, eta non ondorengo shogunak aukeratuak izango ziren, leinu nagusia amaituz gero.

Ieshigeren hil ondorengo izena, Junshin-in izan zen, eta bere hilobia, Tokioko Shibako Zojō-ji Tokugawa Mausoleoan dago. Bere hondarrak, zientzialariek lurretik atera eta ikertu zituzten 1958 eta 1960 bitartean. Bere hortzak okertuta eta oso deformatuak zeudela ikusi zen, bere hizketa akatsa berretsiz, eta bere odol mota, A zela.


Aurrekoa
Tokugawa Yoshimune
Shoguna
1745-1760
Ondorengoa
Tokugawa Ieharu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokugawa Ieshige Aldatu lotura Wikidatan