Token bus IEEE 802.4 estandarraren inplementazioa da. Fisikoki zuhaitz edo bus topologia du baina logikoki, datuak transmititzerakoan, estazio guztiek eraztunaren prozedura, lekukoaren protokoloa, jarraitzen dute.

Historia aldatu

IEEE 802.3 araua betetzen duten Ethernet sareek oso zabalduta egon arren lan merkatuan, ez daude prestatuta denbora errealean dabiltzan aplikazioekin funtzionatzeko, industria mailako kontrol-prozesuen aplikazioak esaterako. Aplikazio hauentzako, talka gabeko protokoloan oinarritutako estandar bat sortu zen 1986.urtean, IEEE 802.4 araua.

Ezaugarriak aldatu

IEEE 802.4 arauak bus edo zuhaitz topologia eduki arren, logikoki eraztun bat bezala funtzionatzen du. Estazio bakoitzak zenbaki bat du eta lekuko (token) baten erabilerarekin eta denbora-zatiketa bidezko multiplexazioaren bidez estazio guztiek dute transmititzeko aukera. Zenbaki altuenak transmititzeko eskubidea izaten lehena da, gero aldameneko estazioari ematen dio txanda. IEEE 802.4-ren MAC azpi-mailako protokoloa oso konplexua da. Lekukoaren protokoloan oinarritzen da baina lehentasun mailak dituenez gero, tenporizadore eta aldagailu mordo bat erabiltzen du bere inplementazioan (kodean), sortu zen helburuarentzako eskakizunak bermatzeko.

Maila fisikoa aldatu

IEEE 802.4 sareen maila fisikoak, kable bidezko telebistarako erabiltzen den 75 ohmio-ko banda zabaleko kable ardazkidea erabiltzen du eta abiadura 1,5 eta 10 Mb/s-koa da. Kable bakarreko zein bikoitzeko sistemak onartzen dira, terminal-buruekin edo gabe. Orokorki, IEEE 802.4-ren maila fisikoa IEEE 802.3-rekin bateraezina da.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Telekomunikazio Hiztegia: www.telekomunikaziohiztegia.org