Toamasina Madagaskarko ekialdeko hiria eta portua, izen bereko probintziako (71.911 km2 eta 2.600.000 biztanle, 2001) hiriburua, Indiako ozeanoaren ertzean. 197.000 biztanle. Unibertsitatea. Aireportua. Madagaskarko portu nagusia da, eta hortik igarotzen da esportazio-inportazioen erdia. Kafea, bainila, piperra, iltze-belarra eta grafitoa esportatzen ditu eta nekazaritzarako makineria, ehunak eta elikagaiak inportatu. Janari-industria eta altzairugintza dira hiriko industria nagusiak.

Toamasinako portua
Tamatave

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu