Tlaltecuhtli antzinako Mesoamerikako jainko bat zen, garai posklasikoko (1200-1519) eskultura eta ikonografian adierazia, nagusiki azteken eta nahuatl hizkuntza hitzegiten zuten beste herri batzuen artean. Tlaltecuhtli espainiarren aurreko Mexikoko herrien pentsamenduak, zeremoniak eta erlijioak erregistratuta geratu ziren zenbait eskuizkribu kolonial mexikarrei esker ere ezagutzen da. Gainera Historie du Méxique lanean ere erregistratu zen, XVI. mendean eginiko mexikar kulturari buruzko bilketa bat.

Tlaltecuhtli

Sorkuntza mito azteketako batzuetan Tlaltecuhtli Laugarren Eguzkia amaitu ondoren itsasoan igerian zebilen itsas munstro bat bezala deskribatzen da, sorkuntzaren aurreko kaosaren pertsonifikazio bat. Quetzalcoatlek eta Tezcatlipocak, suge bihurtuta, bitan zatitu zuten, erdi bat zerua sortzeko eta bestea lurra sortzeko erabiliz. Honen ondoren bere izpirituak bizirik jarraitu zuen, eta noiz behinka giza odola eskatzen du.

Bere izena nahuatlez izenorde maskulino bat den arren, Tlaltecuhtliren irudikapenetako askok ezaugarri femeninoekin erakusten dute, eta ez hori bakarrik, baizik eta baita erditze posizioan ere.

Cihuacoatl, Coatlicue eta Tonatiuhrekin lotzen da.

Berriki jainkosa honen irudia duen monolito bat lurpetik atera da Mexikon, Mexiko Hiriko Tenplu Nagusiaren indusketetan.

Kanpo estekak aldatu