Tito Lartzio (kontsula K.a. 501ean)

Tito Lartzio Flavo (latinez Titus Larcius Flavus), erromatar kontsul bat izan zen, bi kontsulalditan: K.a. 501ean eta K.a. 498an. Espurio Lartzioren anaia eta Larcia gensekoa zen.

Bere cognomena den Flavo, egileren batzuetan baino ez da aurkitzen. Tito Liviok, cognomenik barik deitzen du, bere benetako cognomena zen Rufo, historialariek zergatik ez duten erabiltzen ezagutzen ez delarik.

Bere bigarren kontsulaldian, Fidenas hiria hartu zuen. Senatuari zion errespetua, Dionisioren arabera, bere garaiko erromatar jeneralen harrokeriarekin kontrastatzen da.

K.a. 498an, Tarkinio Superbo erregea kanporatu eta hamar urtera, Kuriak, magistratura berri bat sortzea beharrezko ikusten du: diktadura, sei hilabeteko iraupenera mugatua, baina, denbora honen barnean, erabateko botereak zituena, bere autoritateari elegiterik jartzea ezinezkoa baitzen.

Tito Lartzio Flavo lehen diktadore izendatua izan zen, eta magister equitum izendatu zuen bere kidea. Hiritarren errolda bat egin zuen, Erromak latindarrekin zituen tirabirak konpondu zituen, eta, kontsul izateko hauteskundeen presidente izan ondoren, bere magistraturari uko egin zion beronen tartea amaitu baino lehen.

K.a. 493an, Senatuak, plebearekin, hau Mendi Sakratuan banandu zenean negoziatzera bidali zuenetako bat izan zen, eta, urte berean, Postumo Kominio Aurunko kontsularen legatu bezala aritu zen, Coriolos volskotar hiriaren setioan.


Aurrekoa
Opiter Verginio Trikosto eta Espurio Kasio
Erromatar kontsula Postumo Kominio Aurunkorekin
K.a. 501
Ondorengoa
Servio Sulpizio Kamerino eta Manio Tulio Longo


Aurrekoa
Tito Ebuzio Helva eta Vetusio Gemino Zikurino
Erromatar kontsula Kinto Klelio Sikulorekin
K.a. 498
Ondorengoa
Aulo Sempronio Atratino eta Marko Minutzio Augurino