Tisafernes (antzinako grezieraz: Τισσαφέρνης; antzinako persieraz: Čiθrafarnahc; K.a. 445- Kolossos, K.a. 395) persiar jeneral eta politikaria izan zen. K.a. 413tik aurrera satrapa edo gobernaria izan zen Lidian eta Karian. Espartaren alde borrokatu zen Peloponesoko Gerran, baina espartarren garaipenaren ondoren, ahaleginak egin zituen Dario II.ak Espartari lagun ez ziezaion (K.a. 407). Horrelakorik onartzen ez zuela eta, Dario II.ak Ziro semea jarri zuen haren ordez Asia Txikian, eta aurka jazarri zitzaion Tissaferne. Artaxerxeren alde borrokatu zen Kunaxako guduan (K.a. 401); Ziro hil zen gudu hartan, eta lepoa moztu zien haren jeneral guztiei Tissafernek. Artaxerxek Lidiako eta Kariako satrapa ezarri eta gero, joniarren eta espartarren aurka jo zuen, baina haiek menderatu zuten Parysatisko guduan (K.a. 395). Hil egin zuten guduaren ondoren.

Tisafernes

satrapa

Bizitza
JaiotzaK.a. 445
HeriotzaKolosa, K.a. 395 (49/50 urte)
Familia
AitaHidarnes III
Anai-arrebak
LeinuaHydarnids (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBattle of Cunaxa (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu