Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Tirol (argipena)»

Tirol (Tirol alemanieraz eta Tirolo italieraz) Erdialdeko Europaren mendebaldeko eskualde historiko bat da, Austriako gaur egungo Tirol estatuak eta Italiako eskualdea den Trentino-Adige Garaiak osatua. Lehenengoak Ipar eta Ekialdeko Tirol osatzen dute, eta Adige Garaiak Hego Tirola. Tiroldarrak dira bertako biztanleak.

Tirol eskualdeko mapa.

Hiri nagusiak Innsbruck, Kufstein, Lienz eta Solbad Hall dira.

Orografia aldatu

Alpe mendien erdialdean dago, eta lurralde guztiz menditsua da (Wildspitze mendia da garaiena, 3.774 m). Inn ibaiak zeharkatzen ditu Ipar Tirolgo lurrak eta Drau ibaiak Ekialdeko Tirolgoak. Haran sakon ugari dago Tirolen, eta Inn eta Drau ibaienak dira luzeenak.

Ekonomia aldatu

Biztanle gehienak Inn eta Drau ibaien haranetan bizi dira. Nekazaritza garrantzitsua da (behi-azienda, esnekiak). Basogintza eta meatzeak (gatza, kobrea, magnesita). Kimika-, farmazia- eta elektromekanika-industria (Innsbruck). Turismoa guztiz garrantzitsua da (neguko kirolak).

Hizkuntzak aldatu

Eskualdean nagusiak diren alemanieraz eta italieraz gainera, ladino-hiztunak ere badira.

Tirolgo hiri nagusiak aldatu

   Hiria Biztanleak
1   AUT Innsbruck 119.584
2   ITA Trento 112.142
3   ITA Bolzano 100.629
4   ITA Rovereto 37.549
5   ITA Merano 36.811
6   ITA Pergine Valsugana 20.122
7   ITA Bresanona 19.786
8   AUT Kufstein 17.080
9   ITA Arco 16.364
10   ITA Laives 16.161
11   ITA Riva del Garda 15.818
12   AUT Telfs 14.479
13   ITA Brunico 14.535

Kanpo estekak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu