Tiranidoa paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriak dira. Eskilasoaren antzekoak dira itxuraz; neurriz, ordea, badira hura baino handiagoak eta txikiagoak, 8-40 cm luze izan baitaitezke. Zenbait tiranido-espeziek buru gaineko lumak zutikorrak dituzte. Mokoa mehea eta labur samarra dute, ile-lumaz inguratua espezie askok. Kolorez horiak eta marroixkak, oliba-kolorekoak eta zurixkak izan daitezke. Ipar eta Hego Amerikan bizi dira. 400 espezietik gora biltzen dira tiranidoen familian, 97 generotan.

Tiranido
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
Familia Tyrannidae
Azpibanaketa
Banaketa mapa

Espezie gehienek, baina ez guztiek, kolore laua izan ohi dute, arretik marroira, grisa edo zuria, batez ere. Badaude parametro hauetan sartzen ez diren batzuk, gorriak edo laranjak direnak, baina hala ere gutxienak dira. Espezie batzuen gandorra altxa daiteke. Generorik handienetan (Phylloscartes, Myiarchus edo Empidonax) oso zailak dira ezberdintzen, luma antzekoak dituztelako eta ahotsak ere antzekoak direlako. Hala ere portaera aldatzen da espezieen artean.

Gehienak intsektiboroak dira, ez bakarrik hegan egiten dutenak janez. Hala ere batzuek fruituak edo ornodun txikiak ere jaten dituzte, adibidez igelak. Ipar Amerikan bizi diren gehienek habia uzten dute zuzenean intsektu bat jan eta habira itzultzeko. Tropikoetan bizi direnek intsektuak hosto eta beste leku batzuetan ere jan ohi dituzte. Tropikoetan hegazti-saldo mistoak eratzen dituzte batzuetan, espezie ezberdinetako kideekin.

Txikienek 6,5-6,8 zentimetro neurtzen ditu eta 4-5 gramoko pisua du. Handienak 29 zentimetroko tamaina du eta 99,2 gramoko pisua izan ohi du. Batzuen isatsa handia denez 41 zentimetroko tamaina izatera hel daitezke.

Familia honetan sartzen ziren batzuk orani Tityridae familian sartzen dira.

Espezieak aldatu

Phyllomyias generoa aldatu

Tyrannulus generoa aldatu

Myiopagis generoa aldatu

Elaenia generoa aldatu

Ornithion generoa aldatu

Camptostoma generoa aldatu

Suiriri generoa aldatu

* Mecocerculus generoa aldatu

Anairetes generoa aldatu

Uromyias generoa aldatu

Serpophaga generoa aldatu

Phaeomyias generoa aldatu

Nesotriccus generoa aldatu

Phylloscartes generoa aldatu

Leptopogon generoa aldatu

Hemitriccus generoa aldatu

Platyrinchus generoa aldatu

Myiophobus generoa aldatu

Myiobius gen g generoa aldatu

Terenotriccus generoa aldatu

Empidonax generoa aldatu

Mitrephanes generoa aldatu

Sayornis generoa aldatu

Pyrocephalus generoa aldatu

 
Pyrocephalus rubinus

Lessonia generoa aldatu

Hymenops generoa aldatu

Knipolegus generoa aldatu

Tumbezia generoa aldatu

Ochthoeca generoa aldatu

Silvicultrix generoa aldatu

Colorhamphus generoa aldatu

Ochthornis generoa aldatu

Myiotheretes generoa aldatu

Cnemarchus generoa aldatu

Neoxolmis generoa aldatu

Polioxolmis generoa aldatu

Xolmis generoa aldatu

Agriornis generoa aldatu

Muscisaxicola generoa aldatu

Gubernetes generoa aldatu

Muscipipra generoa aldatu

Colonia generoa aldatu

Muscigralla generoa aldatu

Machetornis generoa aldatu

Legatus generoa aldatu

Myiozetetes generoa aldatu

Phelpsia generoa aldatu

Pitangus generoa aldatu

Philohydor generoa aldatu

Conopias generoa aldatu

Myiodynastes generoa aldatu

Megarynchus generoa aldatu

Tyrannopsis generoa aldatu

Empidonomus generoa aldatu

Griseotyrannus generoa aldatu

Tyrannus generoa aldatu

Rhytipterna generoa aldatu

Sirystes generoa aldatu

Casiornis generoa aldatu

Myiarchus generoa aldatu

Deltarhynchus generoa aldatu

Ramphotrigon generoa aldatu

Attila generoa aldatu

Tityra generoa aldatu

Xenopsaris generoa aldatu

Pachyramphus generoa aldatu

Heteroxolmis generoa aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu