Tipperary konderria (gaeleraz Contae Thiobraid Árann, ingelesez County Tipperary) Irlandako erdialdean dago kokatuta, Munsterreko probintzian. Politikoki bi zatitan banaturik dago, bakoitzak bere gobernua daukalarik: Ipar Tipperary, erdi-mendebaldeko eskuladean egokitua eta Hego Tipperary, hego-mendebaldeko eskualdearen barenan dagoena.

Tipperary konderria
County Tipperary
Contae Thiobraid Árann


Island_of_Ireland_location_map_Tipperary.svg
Geografia
HiriburuaNenagh (iparraldea)
Clonmel (hegoaldea)
52°21′14″N 7°42′42″W
Azalera4.303
MugakideakWaterfordeko konderria, Corkeko konderria, Limerickeko konderria, Clareko konderria, Offalyko konderria, Laoiseko konderria eta Kilkennyko konderria
Administrazioa
Legebiltzarralegislative body of Tipperary County Council (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria158.652 (2011)
Dentsitatea36,85 bizt/km²
Bestelako informazioa
Ordu eremua
tipperarycoco.ie

4.303 km²-ko azalera dauka eta 158.754 biztanle zituen 2011an.

Geografia aldatu

Irlandaren erdialdeko lautadan kokaturik dago Tipperary. Hala ere hegoaldean baditu hainbat mendilerro, Knockmealdown eta Galtee mendiak besteak beste. Azken honetan dago konderriko mendirik garaiena den Galtymore (919m). Suir ibaia muino artean egiten du Waterforderako bidaia. Honetaz gain Irlandako hirugarren aintzira hadiena den Derg aintzira ere bertan dago.

Historia aldatu

Tipperary izan zen normandiarren inbasioaren ondoren sorturiko lehenengo konderrietako bat. Hala ere gobernatzeko praktikotasunagatik 1836an Tipperary bitan banatu zen. Iparraldeko hiriburua Nenagh bihurtu zen eta hegoaldekoa Clonmel.

Banaketa administratiboa aldatu

Oraindik ere bi zatitan banatuta jarraitzen du konderriak, Ipar Tipperary eta Hego Tipperary. Hona hemen eremu bakoitzeko herri handienak:

Ekonomia aldatu

Konderriko ekonomiaren motorra Clonmel ingurua da. Bertan kokatzen dira lantegirik garrantzitsuenak: Magners Irlandako gas edo apardun sagardo marka eta Merck & Co. konpainia farmazeutikoa.

Abeltzaintza ere garrantzitsua da Tipperaryko konderrian, Golden Vale eremuan batez ere. Zaldien hazkuntzak fama handia du.

Jarduera ekonomikoetan aipagarria den hirugarren zutabea turismoa da.

Ondasun nabarmenak aldatu

Pertsonaia ezagunak aldatu

Kirolak aldatu

Joko gaelikoak dira nagusi. Tipperary GAA taldeak 26 aldiz irabazi du hurlingaren txapelketa nagusia eta 19 aldiz liga. Irlandako hiru talde handien artean dago Kilkenny eta Corkekin batera. Futbol gaelikoari dagokionez lau garaipen ditu txapelketa nagusian. 1895 eta 1900 urteetan kirol bietako txapelketa nagusiak irabazi zituen.

Zaldi lasterketek ere sona handia daukate. Horretarako badaude hipodromoak Thurles, Clonmel eta Tipperaryn.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu

52°40′N 7°50′W / 52.667°N 7.833°W / 52.667; -7.833