Tindhólmur Faroe uhartetan dagoen uhartetxoa da. Sørvágsfjørðurren hegoaldean eta Vágarreko mendebaldean dago.

Tindhólmur
Datu orokorrak
MotaUhartetxo
Azalera0,65 km²
Geografia
Map
Koordenatuak62°04′40″N 7°26′06″W / 62.0779°N 7.4349°W / 62.0779; -7.4349
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Etimologia aldatu

Izena bertan dauden bost gailurretatik dator: Ytsti, Arni, Lítli, Breiði, Bogdi (Urrutiena, Arranoa, Txikia, Zabala, Okerra).

Ezaugarriak aldatu

650.000 m²ko zabalera du. Gailur altuena itsas gaineko 262 metrotan dago. Inor ez da bertan bizi.

Historia aldatu

Bertan aurkitu diren aztarna batzuen ondorioz garai batean jendea bizi zela pentsa daiteke. Horrekin lotuta kondaira tragikoa ezagutzen da: bikote bat bere semearekin bertan bizi zen baina arrano batek umea harrapatu zuen eta haitz batean zegoen bere kabira eraman zuen. Ama haraino igo zuen eta haurra bizirik aurkitu zuen baina bere begiak aterata larriki zauritua. Berarekin eraman zuen baina, azkenik, hil egin zen. Ondorioz, bikoteak uhartetik alde egin zuen eta geroztik inor ez da bertan bizi. Modu batez kondaira eta aztarnak lotzen dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tindhólmur