Timbuktu[1] (tuareg hizkuntzaz: Tin Buqt; koyra chiini hizkuntzaz: Tumbutu; frantsesez: Tombouctou) Maliko hiria da, Timbuktu eskualdeko hiriburua. 2009an 54.453 biztanle zituen[2]. 1988an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen hirigune historikoa.

Timbuktu
Tombouctou
تمبكتو
Tombouctou
hiria
Administrazioa
Herrialdea Mali
ProbintziaTimbuktu
Izen ofizialaTombouctou
تمبكتو
Jatorrizko izenaTombouctou
تمبكتو
Geografia
Koordenatuak16°46′24″N 2°59′58″W / 16.7733331°N 2.9994439°W / 16.7733331; -2.9994439
Map
Azalera147.89 km²
Altuera261
Demografia
Biztanleria35.330 (2012)
−19.123 (2009)
Dentsitatea238,89 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraX. mendea
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakMarrakex, Saintes, Château-Chinon, Chemnitz, Hay-on-Wye, Kairuan eta Tempe (Arizona)

Geografia aldatu

Saharako basamortuan dago, Niger ibaitik 15 kilometro iparraldera.

Klima aldatu

Timbuktuk basamortuko klima beroa du (BWh) Köppen klima sailkapenaren arabera.

      Datu klimatikoak (Timbuktu, 1950–2000, muturrekoak 1897–gaur egun)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 41.6 43.5 46.1 48.9 49.0 49.0 46.0 46.5 45.0 48.0 42.5 40.0 49.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.0 33.2 36.6 40.0 42.2 41.6 38.5 36.5 38.3 39.1 35.2 30.4 36.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 13.0 15.2 18.5 22.5 26.0 27.3 25.8 24.8 24.8 22.7 17.7 13.5 21.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 1.7 7.5 7.0 8.0 18.5 17.4 18.0 20.0 18.9 13.0 11.0 3.5 1.7
Euria (mm) 0.6 0.1 0.1 1.0 4.0 16.4 53.5 73.6 29.4 3.8 0.1 0.2 182.8
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 0.1 0.1 0.1 0.6 0.9 3.2 6.6 8.1 4.7 0.8 0.0 0.1 25.3
Eguzki orduak 263.9 249.6 269.9 254.6 275.3 234.7 248.6 255.3 248.9 273.0 274.0 258.7 3106.5
Iturria (1): World Meteorological Organization,[3] NOAA (sun 1961–1990)[4]
Iturria (2): Meteo Climat (record highs and lows)[5]


Timbuktu1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 

Djingareiber meskita

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, v
Erreferentzia 119
Kokalekua   Mali
Eskualdea2 Afrika
Koordenatuak 16°46′33″N 03°00′34″W / 16.77583°N 3.00944°W / 16.77583; -3.00944
Izen ematea 1988 (XII. bilkura)
Arriskuan 1990-2005
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Historia aldatu

K. a. 1100. urtean sortu zuten hiria; tuareg nomaden geralekua zen. XIII. mendean Maliko Inperioaren barnean zegoen eta hango sultanak Djingareyber Mezkita Handia eta Madugu errege jauregia eraiki zituen. XIV. mendean, Mansa Musa Maliko Inperioko hamargarren mansaren garaian, aberastu zen; garai hartan urrea eta esklaboak salerosten ziren hirian. 1591. urtean Marokok inbaditu zuen eta gainbehera etorri zen hiriaren oparotasuna. XVI. eta XVII. mendeetan hiriburu kultural eta espirituala izan zen eta Islamaren hedapen-gunea. 1855ean, Alemaniako Heinrich Barth esploratzailea hiriraino iritsi zen Tripolitik hasita[6]. 1893. urtean frantsesek hartu zuten eta 1960. urtean Maliko Errepublikako hiri bihurtu zen.

2012ko tuareg matxinadaren ondoren, MNLAk Azawaden independentzia adierazi zuen, Timbuktu barne[7]. Luze gabe, ordea, Ansar Dine, Islamiar Magrebeko Al Kaida (AQMI)) eta Mendebaldeko Afrikan Batasun eta Jihadaren aldeko Mugimendua (MOJWA) talde islamista erradikalen esku gelditu zen hiriaren agintea, eta xaria ezarri zuten[8]. 2013ko urtarrilaren 28an, Maliko gobernuaren armadak berreskuratu zuen hiria, frantziar tropen laguntzaz[9].

Demografia aldatu

Songhai, tuareg, fulbe eta mande dira etnia nagusiak.

Ondasun nabarmenak aldatu

Sankoreko Unibertsitate ospetsuaren eta beste madrasa batzuen egoitza da. Djingareyber, Sankore eta Sidi Yahya meskita handiak Timbuktuko urrezko garaiaren lekuko dira. Monumentu hauek etengabe zaharberritzen badira ere, desertizazioa dela eta arriskuan daude. Izan ere, hiriko eraikin gehienak bezala, buztinez eginik daude. 2012an, Ansar Dineko kideek santu musulmanen hamasei mausoleoetatik zazpi suntsitu eta Sidi Yahya meskitako atea hautsi zuten, islamaren aurkakoak zirelakoan (haram)[8][10].

Hiri senidetuak aldatu

Timbuktuk honako hiri senidetu hauek ditu:[11]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman errolda izeneko erreferentziarako
  3. World Weather Information Service – Tombouctou (1950–2000). World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
  4. Tomb (Tombouctou) Climate Normals 1961–1990. National Oceanic and Atmospheric Administration (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
  5. Station Tombouctou. Meteo Climat (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
  6. Esplorazioaren kronologia. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
  7. Zergatik ez du onartzen nazioarteak Azawaden independentzia?. argia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
  8. a b Maliko iparraldea: arriskuan munduko ondarearen bi leku. unescoetxea.org (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
  9. Euphoria as French, Malian troops take historic Timbuktu. france24.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
  10. Ansar Dine destroy more shrines in Mali. aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
  11. BBC News. (2007-10-24). Timbuktu 'twins' make first visit. .

Kanpo estekak aldatu