Tibetera[1][2] Erdialdeko Asian mintzatzen den hizkuntza da, sino-tibetar familiakoa. Tibeten bertan bizi dira hiztun gehienak, baina hizkuntzaren aldaerak daude Kaxmir eskualdean, Baltistanen eta Ladakhen herrialdeetan.

Tibetera
ལྷ་སའི་སྐད — བོད་སྐད
Datu orokorrak
Lurralde eremuaTibet (Txina), Kaxmir (India eta Pakistan), Baltistan (Pakistan), Nepal eta Bhutan
Hiztunak6.150.000
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
Sino-tibetar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza ergatiboa
Alfabetoatibetar alfabetoa eta Tibetan Braille (en) Itzuli
AurrekariaClassical Tibetan (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1bo
ISO 639-2bod tib
ISO 639-3bod
Ethnologuebod
Glottologtibe1272
Wikipediabo
Linguasphere70-AAA-ac
ASCL7901
IETFbo

Lau dialekto nagusi ditu eta Tibeteko hiriburukoa, Lhasakoa edo erdialdeko tibetera nagusia da. Indiar jatorriko idazkera sistema erabiltzen dute tibetarrek VII. mendetik aurrera. XIII. mendea arte, budismoaren testu sanskritoetatik eginiko itzulpenak izan ziren tibetar testu bakarrak. XIII. mendean osatu zen tibetar budisten kanon ofiziala eta mende horretan hasi ziren budismo testu ortodoxo berriak tibeteraz idazten: erlijio historiak, biografiak, dramak, eskuliburuak eta iruzkin liburuak. Tibetekoa da erlijio budistako herrien artean literatura oparoena dutenetako bat. Rgyal-po Ge-sar dgra-´dul gyi rtogs-pa brjod-pa (Gesar Errege eta Etsaien Suntsitzailearen ekintza handiak) poema epikotik kanpora, Tibeteko literatura laikoak ez du aparteko garrantzirik.

Erreferentziak aldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.