Tibalt Nafarroakoa (?, 1270/1271Lizarra, 1273) Nafarroako infantea izan zen.

Tibalt Nafarroakoa
Bizitza
Jaiotza1270 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaLizarra, 1273 (egutegi gregorianoa) (2/3 urte)
Familia
AitaHenrike I.a Nafarroakoa
AmaBlanka Artoiskoa
Anai-arrebak
Jarduerak

Biografia aldatu

Henrike I.a Nafarroakoa Nafarroako erregea eta bere emaztea zen Zuria Artoiskoaren semea izan zen. Lehensemea izanik, aitaren oinordeko bilakatu zen.

Gurasoak 1269ko uztailean ezkondu ziren, orduan jaio zen goizenik 1270eko apirilean (ezkontzatik 9 hilabetetara), berantenik 1271ko apirilean (urte bat beranduago, 1272ko apirilean ama haurdun izan behar zen berriro, 1273ko urtarrilean erditzeko).

1272ko irailaren 25ean, Logroñon, itun bat izenpetu zen Nafarroako eta Gaztelako erregeen ordezkarien artean eta besteak beste Tibalten eta Alfontso X.a Gaztelako erregearen alaba zen Violanteren ezkontza aurreikusten zen.[1]

Hala ere, itun honen denbora gutxira, Lizarrako gazteluko almenatan jolasten ari, dorre batetik erori eta hil zen.

1273ko urtarrilaren 14an jaio zen Tibalten arreba, Joana, eta Erresumeko oinordekoa bilakatu zen.[2].

Erreferentziak aldatu

  1. González Jiménez, Manuel. (2004). "IX". Alfonso X el Sabio. (1. argitaraldia) Bartzelona: Editorial Ariel S. A., 248, 257 or. ISBN 84-344-6758-5..
  2. (Alemanez) Rau, Heimo. (1936). Die Adlerin. Roman der Johanna von Navarra. Viena & Leipzig: F. G. Speidel'sche Verlagsbuchhandlung.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.