Thurles (irlanderaz Durlas Éile, euskaraz "Éileren gotorlekua" esan nahi du) Irlandako Tipperary konderriaren iparraldean dagoen udalerri bat da. 6.910 biztanle ditu (2011).

Thurles
Durlas Éile
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Tipperary konderria
PostakodeaE41
Geografia
Koordenatuak52°40′44″N 7°48′52″W / 52.67888°N 7.814369°W / 52.67888; -7.814369
Map
Altuera99 metro
Demografia
Biztanleria7.940 (2016)
Bestelako informazioa

Geografia aldatu

Suir ibaiaren ertzetan zabaltzen da Thurles eta Silvermine mendiek eta Slieveardagh muinoek inguratzen dute. Klima epel eta hezeak nekazaritzarako lur oparoa eman diote herriari.

Historia aldatu

K.a. V mendearen inguruan kokatzen da Eile tribuaren presentzia lur hauetan. Kondairak ekarritako izena bada ere eremu zabal bat hartzen zutela uste da. K.o. VIII menderako Eileren lurrak erresuma ugaritan zatituta zeuden: O'Carroldarrak ziren nagusi iparraldean, O'Spillanetarrak erdialdean eta O'Fogartytarrak gaur egungo Eliogarty baroierrian. Azken hauek eman zioten izena Thurlesi. XII mendearen bukaeran O'Fogarty klanaren indarrak beherakada izan zuen eta anglo-normandiarra zen Butler familia nagusitu zitzaien XIII mendean.

Ondasun nabarmenak aldatu

Kirola aldatu

1884ko azaroaren 1ean Michael Cusack irakasleak udalerri honetan Elkarte Atletiko Gaeliko erakundea sortu zuen. Udalerri eta konderri honetan hurling kirolak berebiziko garrantzia eta zelatasuna du.

Herritar ezagunak aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu