Artikulu hau herrialde mitikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Thule (argipena)».

Thule, baita Thula, Thyle, Thile, Thila, Tile, Tila, Tilla, Tyle edo Tylen, (grezieraz Θούλη) uharte klasikoa da. Antzinako Europan kokatzen dute mapa eta deskripzioak, iparraldean, Eskandinaviako uharte bat, Islandia, Groenlandia, Faroe Uharteak edo Shetland uharte dela uste da. Gaur egun Piteas, itsas-gizona, haratago joana zela uste da eta aditu batzuk Saaremaa (Estonia) dela diote, Itsaso Baltikoan.

Thule uhartea Tile izenarekin, Carta Marina lanean (Olaus Magnus).

Azken Thule dioen esaera zegoen Erdi Aroan, ezezagunaren mugan edo haratago zegoena izendatzeko erabiltzen zena.

Antzinako Geografia aldatu

Piteas greziar esploratzailea izan zen Thule uharteari buruz idatzi zuen lehenengoa, Ozeanoan izeneko bere liburu galduan, K.a. 330-320 urte bitartean egindako itsas-bidaien ondorioz. hule. Pytheasek dio Thule nekazaria zela, fruituz josia, eta eztia ekoizten zutela honen biztanleek, esnea edan eta abeltzaintzan ibiltzeaz gain.

Estrabonek, K.a. 30ean aldiz, Geografia izeneko liburuan Piteas oker zegoela idatzi zuen. Piteasek Thule uharte britainiarretik 6 egun iparraldera zegoela zihoen, izotzezko itsasoaren mugan. Baina Estrabon Ierne (Irlanda) eta Britaniara iritsi zen eta ez zuen Thule uhartea ikusi izanaren idatzizkorik egin, baina bere liburuan testu hau itsatsi zuen:

« Piteas Massiliakoak dioenez Thule, Britainiar uharteetan iparraldeen dagoen uhartea da, zirkulu artikoan hain zuzen ere. Nik ez dut inoiz ikasi delako uhartea dagoenik eta nire begiz ez da ikusia izan, gainera dagoeneko Piteas oker dago zirkulu polar artikoaren kokapena ematerakoan beraz uhartearen kokapena ezezaguna egiten zait. »

77. urtean Plinio Zaharrak bere Historia Naturalean Pytheasen uhartea bitan izendatzen du ere:

« Haratuagoko uhartea, Thule izenekoan, ez dira ia eguna eta gaua desberdintzen, egunak bertan 21 ordu irauten ditu eta.

Azkenengo paraleloa, Scythianekoa, Rhipeako muinotik Thule uharteraino doa.

»

Azkenik Zesareako Propiziok Thule uhartearen datu asko ematen dizkigu. Hain zuzen 25 tribuk osatzen zutela uhartea, hala nola samiak eta gautak. Ondorioz Eskandinaviako lurralde bat dela uste dute. Gainera pasadizo bat kontatzen du:

« Heruloak iritsi zirenean ihes egin behar izan genuen eta varniar eta daniarrekin itsasoa gurutzatu behar izan genuen Thule uhartera iritsiz, non Gautak harrera ona egin ziguten. »

Thule, nordikoen Atlantida da. Gaur egun, ezin da zehazki mito eta errealitatearen muga desberdindu baina egia da Bigarren Mundu Gerran naziek uharte hau bilatu zutela, izan ere arraza ariarraren iturburutzat jokatzen zuten.

Gaur egun aldatu

Gaur egun Thule izena Ozeano Bareko hainbat uhartek hartu dute, eta Hego Sandwich uharteetako batek izen hori jasotzen du ere.

Kanpo estekak aldatu