This Land is Mine (1943ko filma)
This Land Is Mine Jean Renoirrek zuzendutako 1943ko filma da. Alemaniarrek okupaturiko Frantzia du jokaleku drama honek. 1944ko Soinu onenaren Oscar saria irabazi zuen. 72 antzokitan eman zuten lehen aldiz eta egun berean, 1943ko maiatzaren 7an hain zuzen ere.
Argumentua aldatu
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Bigarren Mundu Gerra da. Alemaniarrek hartutako herri txiki bateko maisua da Albert Lory (Charles Laughton). Herri horretan bada okupatzaileari aurre egiten dionik, eta erresistentziako buruak harrapatzeko naziek edonola jokatuko dute, baita errugabeen bahiketa eta hilaraztea baliatuz ere. Hasiera batean koldar, istorioak aurrera egin ahala ordea, Loryk matxinatuen alde egingo du, nahiz eta horrek heriotzara eraman. Erdibidean maitasun istorioa gauzatuko da, Albert eta Louiseren artekoa (Maureen O'Hara), ikastetxe bereko andereñoa.
Aktoreak aldatu
Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Charles Laughton | Albert Lory |
Maureen O'Hara | Louise Martin |
George Sanders | George Lambert |
Walter Slezak | Erich von Keller maiorra |
Kent Smith | Paul Martin |
Una O'Connor | Emma Lory anderea |
Philip Merivale | Sorel irakaslea |
Thurston Hall | Manville alkatea |