Theodore Roosevelt, (New York, 1858ko urriaren 27a - Oyster Bay, New York, 1919ko urtarrilaren 6a), Estatu Batuetako 26. presidentea. Politikari populista eta ekintzazalea, batzuek inperialismo estatubatuarraren aitatzat jotzen dute. 1904an Bakearen Nobel Saria jaso zuen.

Theodore Roosevelt
Ahotsa

26. Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea

1901eko irailaren 14a - 1909ko martxoaren 4a
William McKinley - William Howard Taft

25. Ameriketako Estatu Batuetako Presidenteordea

1901eko martxoaren 4a - 1901eko irailaren 14a
Garret Hobart - Charles W. Fairbanks

33. New Yorkeko Gobernadorea

1899ko urtarrilaren 1a - 1900eko abenduaren 31
Frank Swett Black (en) Itzuli - Benjamin Barker Odell, Jr. (en) Itzuli
Assistant Secretary of the Navy (en) Itzuli

1897ko apirilaren 19a - 1898ko maiatzaren 10a
William McAdoo (en) Itzuli - Charles Herbert Allen (en) Itzuli

Filipinetako Gobernadore Nagusia


New Yorkeko Estatuko Biltzarkidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTheodore Roosevelt Jr.
JaiotzaManhattan, New York eta New York1858ko urriaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Oyster Bay (New York)
Washington
Sagamore Hill (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaSagamore Hill (en) Itzuli1919ko urtarrilaren 6a (60 urte)
Hobiratze lekuaYoungs Memorial Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Biriketako Tronboenbolismoa
Familia
AitaTheodore Roosevelt Sr.
AmaMartha Bulloch Roosevelt
Ezkontidea(k)Alice Hathaway Lee Roosevelt (en) Itzuli  (1880ko urriaren 27a -  1884ko otsailaren 14a)
Edith Kermit Carow Roosevelt  (1886ko abenduaren 2a -  1919ko urtarrilaren 6a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaRoosevelt family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHarvard College (en) Itzuli
Columbia Law School (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea
Friends Seminary (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaArtean graduatua
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
alemana
italiera
Irakaslea(k)Yoshitsugu Yamashita (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, historialaria, saiakeragilea, idazlea, politikaria, autobiografialaria, abeltzaina, naturalista, estatu-politikaria, kontserbatzailea, ornitologoa eta eguneroko-idazlea
Altuera179 zentimetro
Lantokia(k)New York eta Washington
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
American Historical Association (en) Itzuli
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Phi Beta Kappa Elkartea
Veterans of Foreign Wars (en) Itzuli
Camp Fire Club (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakEspainia-Estatu Batuak Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza Erreformatuak
anglikanismoa
Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
Progressive Party (en) Itzuli

IMDB: nm0740485 Musicbrainz: 78d3ca64-9e25-4c12-803f-b6455d8c74e5 Discogs: 655607 Find a Grave: 898 Edit the value on Wikidata

Franklin Delano Roosevelten lehengusua zen. Ipar Amerikan XVII. mendean egokitu zen familia holandar batean sortua,Harvard Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Itsas armadako idazkaria izan zen MacKinley lehendakari errepublikarrarekin (1897) eta Espainiaren aurkako gerra prestatu zuen Kuban (1898). New York-en gobernadore hautatu zuten (1898-1900), eta McKinley-ren lehendakariordea izan zen 1900etik aurrera. Hura hil zutenean egin zuten lehendakari, eta 1904ko hauteskundeetan lehendakari aukeratu zuten.

Kapitalisten ekimena eta langileen interesak bateratzen saiatu zen, eta debekatu zion gudarosteari gizarte-gatazketan parte-hartzea. Naturaren baliabideak erabiltzeko arau bereziak bideratu zituen, eta kontrolpean ezarri zituen janari- eta farmazia-industriak. Kanpo-arazoetan autoritarismo eta bortxazko neurriak hartu zituen. Panamaren eta Kolonbiaren arteko bereizketa bultzatu zuen ubidea lasaiago eraiki ahal izateko, eta mundu osora zabaldu zuen Estatu Batuen interbentzio-politika (1904, bitarteko lanak Errusiaren eta Japoniaren arteko gerran, Hagako Nazioarteko Epaitegiaren bermea 1906, Algecirasko Konferentzia...

Hagako Nazioarteko Epaitegia bultzatzeagatik, Bakearen Nobel saria eman zioten. William Tafti lagundu zion 1908ko hauteskundeetan, baina arian-arian elkarrengandik urrundu ziren. 1912an errepublikarrek Taft moderatua nahiago izan zuten Theodore Roosevelt baino, eta haren ingurura bildu ziren alderdiko progresistak. Zatiketa hartaz baliatu zen Wilson demokrata hauteskundeak irabazteko. Lehen Mundu Gerran, Roosvelt-ek biziki kritikatu zuen Wilson lehendakariak 1914-1917 bitartean neutraltasunaren alde bideratu zuen politika.

Makila Handiaren politika aldatu

"Ez da egia Estatu Batuek mendebaldeko hemisferioko beste nazio batzuen lurrak nahi dituztela edota haietarako proiektuak dituztela (...).

Gure herrialdeak nahi duen bakarra inguruko herrialdeetan ordena eta oparotasuna dagoela ikustea da (...) Nazio batek erakusten badu eraginkortasunez eta arrazoiz jokatzeko gai dela (...), ordenari eusten badio eta bere betebeharrak betetzen baditu, ez da zertan izan Estatu Batuen esku-hartzearen beldur. Gaitzak kronikoak badira eta gaitasunik erakusten ez badute, berriz, (...), bai Amerikan, bai beste leku batzuetan, esku-hartzea eragingo dute (...).

Monroe Doktrina baieztatuz, Kuban, Venezuelan eta Panaman hartutako neurrien bidez, eta Ekialde Urrunean gerra mugatzeko ahaleginak eginez eta Txinako merkatua zabalduz, gure interesak eta gizadi osoarenak defendatuko ditugu (...)."

Theodore Roosevelt lehendakariaren urteko mezua, 1904ko abenduak 6.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.