Theodor Seuss Geisel (Springfield, Massachusetts, 1904ko martxoaren 2a - San Diego, Kalifornia, 1991ko irailaren 24a) haur-literaturako idazle estatubatuarra, argitaratzailea eta irudigilea izan zen. Geiselen lanak oso ezagunak dira Estatu Batuetan, batez ere, bere bertsoetan tartekatzen duen umore apetatsu jostalariarengatik eta liburuak apaintzeko egiten dituen marrazki alai exotikoengatik.

Theodor Seuss Geisel

Bizitza
JaiotzaSpringfield1904ko martxoaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLa Jolla1991ko irailaren 24a (87 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: mouth cancer (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Helen Palmer Geisel (en) Itzuli  (1927 -  1967)
Audrey Dimond (en) Itzuli  (1968ko abuztuaren 5a -  1991ko irailaren 24a)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaDartmouth College
Lincoln College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, ilustratzailea, haur literatura idazlea, gidoilaria, prosalaria, animatzailea eta producer (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Dr. Seuss
Genero artistikoamaitagarri-ipuina
DiskoetxeaRCA Records
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

seussville.com
IMDB: nm0317450 TV.com: people/dr-seuss IBDB: 76136
Musicbrainz: e7a94b95-e339-48eb-83c3-7ba856969bbe Songkick: 563332 Discogs: 284100 Find a Grave: 2233 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Artista gisa bere kasa ikasi zuen. Hamar bat urtez karikaturak marrazten lan egin ondoren, 1937an, haurrentzako lehenengo liburua kaleratu zuen: And to Think That I Saw It on Mulberry Street, Doctor Seuss izengoitiaren azpian. Testu haren xalotasunak eta umore biziak berehalako arrakasta eman zion. Handik gutxira, liburu gehiago argitaratu zituen, The King's Stilts (1939), adibidez; edota txori batek engainatuta arrautzaren gainean esertzen den harako elefante haren historia, Horton Hatches the Egg (1940). Bigarren Mundu Gerrako urteetan (1939-1945), haur-literatura utzita, zinemarako gidoiak (dokumentalak) idatzi zituen. Horien artean, aipagarria da Design for Death, japoniar herriari eskainia, Akademiak saritua. Gerra bukatutakoan, atzera lotu zitzaion haurrentzako liburuak idazteari, eta laster argitaratu zuen liburu bat, McElligott's Pond (1947). Hurrengo hamarraldietan berrogei bat idatzi zituen guztira: Horton Hears a Who (1954), How the Grinch Stole Christmas (1957), The Cat in the Hat (1957), Green Eggs and Ham (1970), The Lorax (1971), The Butter Battle (1984)... Bestalde, marrazki bizidunetako pertsonaia bat sortu zuen, Gerald McBoing Boing, Akademiak saritua. Halaber, Pulitzer Sariaren aipamen berezia jaso zuen, bere bizitza osoa Estatu Batuetako haurrentzako liburu didaktikoak eta jostagarriak egitera buru-belarri emateagatik. Nolanahi dela ere, haren azkeneko liburuek arrakasta handia eta oso harrera ona izan zuten helduen artean ere, eta salduenetakoak izan ziren: You're Only Old Once (1986), Oh, the Places you'll Go! (1990).

Erreferentziak aldatu