The Westerner (1940ko filma)
The Westerner (euskaraz: "Mendebaldetarra") western filma da, William Wyler alemaniar-suitzar zinemagileak 1940an zuzendu zuena. Gary Cooper, Walter Brennan, Fred Stone eta Doris Davenport izan ziren aktore nagusiak. Euskal Herrian 1940ko hamarkadan estreinatu zen, El Forastero eta Le Cavalier du Desert izenburuekin.[1].
The Westerner (1940ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1940 |
Izenburua | The Westerner |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna eta film dramatikoa |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | William Wyler |
Gidoigilea(k) | Jo Swerling Niven Busch (en) W. R. Burnett (en) Lillian Hellman Oliver La Farge |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Samuel Goldwyn |
Konpainia ekoizlea | Samuel Goldwyn Productions (en) |
Edizioa | Daniel Mandell |
Ekoizpen-diseinatzailea | James Basevi (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alfred Newman |
Argazki-zuzendaria | Gregg Toland |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Texas |
Argumentu nagusia | heriotza zigorra |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar saria (Walter Brennan) irabazi zuen, eta zuzendaritza artistiko onenaren (James Basevi) eta argumentu onenaren (Stuart N. Lake) izendapenak jaso.
Argumentua aldatu
1882, Vinegaroon, Texas, Mendebalde Urruna. Estatu Batuen zabalkundea mendebalderantz, bi motatako kolonoen bitartez egiten ari da: ganaduzaleak, eta nekazariak. Talde bakoitzak bere interes ekonomikoak ditu eta, nonbait, Pecos ibaitik mendebaldera, ganaduzaleak dira nagusi, indarkeriaz kontrolatzen baitute bertako agintea. Testuinguru horretan agertzen da bazter horietara kanpotar edo Mendebaldetarra, Cole Harden (Gary Cooper) cowboy zintzoa: Roy Bean (Walter Brennan) ezohiko eta moralitate berezikoaren epailearekin hala moduzko adiskidetasuna eraikiko du.[1]
Aktoreak aldatu
- Gary Cooper: Cole Harden
- Walter Brennan: Roy Bean epailea
- Doris Davenport: Jane Ellen Mathews
- Fred Stone: Caliphet Mathews
- Forrest Tucker: Wade Harper
- Paul Hurst: Oilaskoin C
- Chill Wills: Hego-ekialde
- Lilian Bond: Lillie Langtry
- Dana Andrews: Hod Johnson
- Charles Halton: Mort Borrow
- Trevor Bardette: Shad Wilkins
- Tom Tyler: Errege Evans
- Lucien Littlefield: Arrotza
- Hank Bell: Udaltzaina (krediturik gabe)
- Charles Coleman: Lily Langtryren managerra (krediturik gabe)
- Heinie Conklin: Sarrera lehiatilako saltzailea (krediturik gabe)
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b Luistxo. «The Westerner» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
Kanpo estekak aldatu
- Euskarazko azpidatziak.
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)