The Town I Loved So Well

"The Town I Loved So Well" (euskaraz Hain Ongi Maitatu Nuen Hiria) Phil Coulter idatziriko abestia da eta bere haurtzaroko Derry hiriaz mintzo da, Ipar Irlanda. Lehendabiziko hiru bertsoetan egileak Derryko bere haurtzaroan bizi izan zuen bizitza mota xume eta lasaiaz hitzegiten digu, amaierako bi bertsoetan berriz Ipar Irlandako gatazkaz mintzo da, bai eta nola militarrek bera jaio zen hiriko lasaitasuna hondatzen duten, oldarkeri sektarioak dena estaltzen duen bitartean. The Dubliners talde dublindarrak eta Pierre Bensusan abeslari algeriar-frantziarrak abesti honen euren bertsioak moldatu zituzten. Bretainiar Tri Yann musika talde ospetsuak ere bere bertsioa moldatu zuen, hitzak frantzeseraz zirelarik. Abesti honek "La ville que j'ai tant aimée" izenburua hartu zuen bere 1983 eta 1996ko bertsioetan.

The Town I Loved So Well
The Dublinersen, Donna Taggart (en) Itzuli eta Phil Coulterren musika-lana
Egilea(k)The Dubliners, Donna Taggart (en) Itzuli eta Phil Coulter
Argitaratze-data1973
IzenburuaThe Town I Loved So Well
Ezaugarriak
Genero artistikoavocal music (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
HitzakPhil Coulter
Bestelako lanak
MusikagileaPhil Coulter
Argumentu nagusiaDerrya

Kanpo estekak aldatu