The Skatalites Kingstonen, Jamaikan, 1964an sortutako musika taldea da. Ska estiloaren sortzailetzat aipatuak izan dira. Izena beste izenetik dator: «The Satellites» eta «Ska» hitza.[1]

The Skatalites
Datuak
JatorriaJamaika
Musika motaSka
Urteak1964-gaur egun
Produkzioa
Informazio gehigarria
skatalites.com
IMDB: nm2633706 Facebook: skatalites Twitter: skatalites Instagram: skatalites MySpace: foundationska Youtube: UCwNx_CU8WX_yVTkazc-DaBA Bandcamp: theskatalites Spotify: 4og9jrin5xH5JiFPbeGUPb Last fm: The+Skatalites Musicbrainz: 87ac7e25-f278-47a0-b109-5eb131dc96b6 Songkick: 366908 Discogs: 105862 Allmusic: mn0000425105 Deezer: 2693 Edit the value on Wikidata
The Skatalites Broklynen 2015ean.

Historia aldatu

The Skatalites jotzen dira ska estiloaren sortzailetzat, eta, beraz, rocksteady, reggae, dub, dancehall eta Jamaikako soinu tradizionaletatik eratorritako ondorengo musikalen eragina dute. Bere lehen ska grabazioak 1964ko ekainekoak dira, nahiz eta musikari hauek denbora dezente lehenago Studio One zigilurako estudioko talde gisa lan egin zuten, batez ere rhythm and blues grabatuz.

Taldearen jatorrizko kideek irlako jazz musikarien eskutik egin zuten beren formakuntza musikala. Horregatik, Estatu Batuetan entzuten zena (batez ere boogie woogie) eta afrikar soinuak inspiratu baziren ere, The Skatalites eta, beraz, skaren musikak jazzari dagozkion elementu asko ditu. Ska musika sortzeko beste eragin erabakigarri bat musika afro-kubatarra izan zen, "Musika latinoa" ere deitua. Izan ere, Lloyd Knibbek (bateria-jotzailea) argi eta garbi azaldu zuen sortu zuen erritmo berezia ska aurreko garaiko orkestra handietan musika estilo hori jotzeak inspiratu zuela. Orduan, musika afro-kubatarraren, jazzaren, rhythm and bluesaren, mentoaren eta calypsoaren fusiotik ska sortu zen.

The Skatalites taldearen jatorrizko kideak Don Drummond (tronboi-jotzailea), Tommy McCook (saxo tenorra eta flauta), Roland Alfonso (saxo tenorra), Lester Sterling (saxo altua), "Dizzy Johny" Moore (tronpeta), Lloyd Brevet (baxua), Lloyd Knnibb (bateria), Jackie Mittoo (pianoa eta organoa), Jffah Mittoo (piano eta organu), Jah Jerry Haines (gitarra) eta Doreen Shaffer (ahotsa).

The Skatalites Studio One estudioaren bidez grabatu zuten. Jamaikan oso ezagunak izatera iritsi ziren eta ondorengo musika guztiaren eragina izan ziren uhartean. Jamaikar musikako artista handi gehienek, hala nola Bob Marley, Peter Tosh, Bunny Wailer, Toots and the Maytals, Laurel Aitken edo Prince Buster, eta gaur egun ere, talde askok kolaborazioak dituzte The Skatalitesekin, adibidez, New York Ska-Jazz Ensemble amerikarrak. Jatorrizko banda 1965ean desegin zen, taldeko liderrak (Don Drummond) emaztea hil eta De Bellevue zentro psikiatrikoan sartu zutenean. Zentro horretan hil zen bi urteren buruan.

Taldea 1983an eraberritu zuten eta gaur egun ere jotzen jarraitzen dute, nahiz eta taldekide gehienak ordezkatuak izan diren. 1996an eta 1997an bi Grammy jaso zituzten. Skatalitesen azken albumek jatorrizko taldearen abestien grabazio berriak zituzten gehienbat, baina azken urteotan estudioko albumak dira, erabat berriak: Bashaka edo On the Right Track, adibidez.[1][2]

Taldekideak aldatu

Jatorrizkoak aldatu

Beste partaideak aldatu

  • Cluet «Skavoovie» Johnson: baxu.
  • Karl «Cannonball» Bryan: saxo.
  • Vin Gordon: tronboi.
  • Kevin Batchelor: trompeta.
  • Val Douglas: baxu.
  • Devon James: giitarra.
  • Ken Stewart: teklatuak.

Kolaboratzaileak aldatu

Musikari hauek, taldekideak izan gabe, gabazioetan zein kontzertuetan The Skatalitesekin kolaboratu dute:

  • Doreen Shaffer: ahotsa
  • Lyn Taitt: gitarra.
  • Ernest Ranglin: gitarra.
  • Lloyd Richards: teklatuak.
  • Audrey Adams: teklatuak.
  • Rico Rodríguez: tromboi.
  • Karl Bryan: saxo.
  • Dennis «Ska» Campbell: saxo.
  • Baba Brooks: trompeta.
  • Hugo Lobo: trompeta.
  • Raymond Harper: trompeta.
  • Bob Marley: ahotsa.
  • Max Power Humano: Djembe danborra.
  • Tony Gregory: ahotsa.
  • Lord Tanamo: ahotsa.
  • Jackie Opel: ahotsa.
  • Laurel Aitken: ahotsa.
  • Desmond Dekker: ahotsa.

Diskografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu