The River Wild (euskaraz Ibai Basatia) 1994ko Curtis Hanson estatubatuar zinema zuzendariaren suspeense filma bat da. Meryl Streep, Kevin Bacon, David Strathairn, Benjamin Bratt, John C. Reilly eta Joseph Mazzello aktoreek antzeztu zuten.

The River Wild
Jatorria
Argitaratze-data1994
IzenburuaThe River Wild
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoathrillerra, ekintza-filma, abenturazko filma, krimenezko filma eta film dramatikoa
Iraupena108 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Curtis Hanson
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaDavid Foster (en) Itzuli
Lawrence Turman (en) Itzuli
[[Kategoria:David Foster (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Lawrence Turman (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaDavid Brenner
Bestelako lanak
MusikagileaJerrald Goldsmith
Argazki-zuzendariaRobert Elswit
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIdaho

IMDB: tt0110997 Filmaffinity: 171738 Allocine: 11476 Rottentomatoes: m/river_wild Mojo: riverwild Allmovie: v132190 TCM: 88385 TV.com: movies/the-river-wild Netlix: 17672040Edit the value on Wikidata

Nahiz eta filma Idahon girotua egon, Montana eta Oregonen filmatu zen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gail eta Tom Hartman (Meryl Streep eta David Strathairn) krisian dauden Bostongo senar-emazte helduak dira. Haien Roarke semearen (Joseph Mazzello) urtebetetzea iristear dagoenez Idahoko ibai laister batean rafting jeitsiera batekin ospatzea erabaki dute, honela hiruek batera egingo duten ekintza honen bidez senar-emazteek ere heuren harremana berbideratzeko aukera aprobetxti nahi dutelarik. Gail rafting egiten guztiz trebea den emakumea da, ibai hau maiz jeitsi baitu eta bertako arriskugune eta korronte bizi guztiak ezagutzen baiditu, aldiz, Tom lanbidez arkitektua eta naturarekin harreman handirik izan ez duen ohiko hiritarra da. Halere, laisterrera familiak ustekabeko arrisku ezezagun batekin topo egingo du...

Hartmandarrak banketxe bat ohostu berri duten bi gaizkileekin topo egingo dute, Wade (Kevin Bacon) izaera hotz eta azpijokozalea duen psikopata hiltzailea eta Terry (John C. Reilly). Bi gaizkileek ibaia jeitsi eta haien atzetik dituzten poliziak sahiestu asmoz familia osoa bahituko dute. Gailek bai baia nahiz bahitzaileei aurre eginez bere familia eta beraren bizitzak salbatu ahal izateko duen kemen guztia erakutsi beharko du.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu