The Premature Burial (filma)
The Premature Burial (euskaraz Garaiz Aurretiko Ehorzketa ) 1962ko Roger Corman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. 1844ko Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen izenburu berdineko lontakizun laburrean oinarritua dago. Ray Milland, Hazel Court, Alan Napier, Heather Angel eta Richard Ney aktoreek antzeztu zuten.
The Premature Burial (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1962 |
Izenburua | The Premature Burial |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema eta film dramatikoa |
Iraupena | 81 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Roger Corman |
Gidoigilea(k) | Charles Beaumont (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Samuel Z. Arkoff Gene Corman (en) |
Konpainia ekoizlea | American International Pictures (en) |
Edizioa | Ronald Sinclair |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Les Baxter |
Argazki-zuzendaria | Floyd Crosby (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Erresuma Batua |
Argumentua aldatu
Viktoriar Aroaren hasiera, Erresuma Batua. Guy Carrell (Ray Milland) britainiar aristokrata heriotzareriko izuarekin obsesionatua bizi den gizasemea da, gau eta egunez bizirik lurperatuko ote dutenaren beldurrez bizi da. Emily (Hazel Court) emazteak beldurrik ez izateko esan arren, Guyk besteek hiltzat jo eta bizirik lurperatuko dutela pentsatzen jarraituko du. Honela, engainaturik, beste pertsona batzuen laguntza bilatuko du, tartean Kate arrebarena (Heather Angel), baina heriotzareriko izu-ikaraz jarraituko du, bai eta bere hurbilekoa den norbaitek hilda ikusi nahi duela sinisten ere.
Aktoreak aldatu
- Ray Milland: Guy Carrell
- Heather Angel: Kate Carrell, Guyren arreba
- Hazel Court: Emily Gault, Guyren emaztea
- Alan Napier: Gideon Gault doktorea
- Richard Ney: Miles Archer
- John Dierkes: Sweeney
- Dick Miller: Mole
- Clive Halliday: Judson
- Brendan Dillon: Apaiza
Beste egokitzapenak aldatu
Rogern Corman zuzendariak burututako Edgar Allan Poe idazlearen gainontzeko egokitzapenak:
- House of Usher (1960)
- Pit and the Pendulum (1961)
- Tales of Terror (1962)
- The Raven (1963)
- The Haunted Palace (1963)
- The Masque of the Red Death (1964)
- The Tomb of Ligeia (1964)
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)