The Polar Express (filma)

The Polar Express 2004ko konputagailu bidezko fantasia musikal filma da, Robert Zemeckis estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoiztu eta idatzia. 1985eko Chris Van Allsburg idazlearen The Polar Express eleberrian oinarritua dago. Tom Hanks, Daryl Sabara, Josh Hutcherson, Michael Jeter, Peter Scolari, Nona Gaye, Eddie Deezen eta Charles Fleischer aktoreek bikoiztu zuten.

 The Polar Express (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2004
IzenburuaThe Polar Express
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak, Kanada eta Erresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasiazko filma, Gabonetako filma, abenturazko filma, haurrentzako filma, liburu batean oinarritutako filma, family film (en) Itzuli eta marrazki biziduneko filma
Iraupena96 minutu
Koloreakoloretakoa
Nori eskainiaMichael Jeter
Deskribapena
OinarrituaThe Polar Express (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Robert Zemeckis
Gidoigilea(k)William Broyles, Jr. (en) Itzuli
Robert Zemeckis
Chris Van Allsburg (en) Itzuli
[[Kategoria:William Broyles, Jr. (en) Itzuli idatzitako filmak]]

[[Kategoria:Chris Van Allsburg (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Tom Hanks (Hero Boy (en) Itzuli, Bizarzuri)
Josh Hutcherson
Nona Gaye (en) Itzuli
Peter Scolari
Eddie Deezen
Charles Fleischer
Steven Tyler
Michael Jeter
Leslie Zemeckis


[[Kategoria:Nona Gaye (en) Itzuli antzeztutako filmak]]





Ekoizpena
EkoizleaGary Goetzman
Tom Hanks
Jack Rapke
Chris Van Allsburg (en) Itzuli
Steve Starkey
Robert Zemeckis



[[Kategoria:Chris Van Allsburg (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]

Konpainia ekoizleaCastle Rock Entertainment (en) Itzuli
ImageMovers (en) Itzuli
Playtone (en) Itzuli
ImageMovers (en) Itzuli
Warner Bros.
[[Kategoria:Castle Rock Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:ImageMovers (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Playtone (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:ImageMovers (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaArthur Schmidt (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaRick Carter (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAlan Silvestri
Argazki-zuzendariaDean Cundey
Don Burgess
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMichigan, Grand Rapids eta Artiko
Fikzio-unibertsoaThe Polar Express universe (en) Itzuli
Historia
Nominazioak

warnerbros.com…
IMDB: tt0338348 Filmaffinity: 689118 Allocine: 29144 Rottentomatoes: m/polar_express Mojo: polarexpress Allmovie: v286524 TCM: 452714 Metacritic: movie/the-polar-express TV.com: movies/polar-express Netlix: 70011200Edit the value on Wikidata

Hiru Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Glen Ballard eta Alan Silvestri, abestia: "Believe"), Soinu onenaren Oscar Saria (Randy Thom eta Dennis Leonard) eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria (William B. Kaplan, Randy Thom, Tom Johnson eta Dennis S. Sands).

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Michiganeko auzo batean, 1950eko hamarkadaren bukaerako Gabon gauan, Polar Express tren magikoa Bizarzuriren existentzian zalantzak azaltzen ari den mutil baten etxean gelditzen da, Chris izenekoa. Begiraleak dio trena Ipar Polora doala, eta Chris, hasieran zalantzaz bada ere, trenera igotzen da, bertako umeen artean neska adoretsu bat, Holly, eta mutil sasijakintsu bat, Lenny, ezagutzen dituelarik. Ondoren trena Billy izeneko mutil bat hartzeko gelditzen da. Hasieran ez da igotzen, baina iritziz aldatzen du jada trena mugitzen hasten denean. Chrisek larrialdiko balaztari ematen dio Billy igo dadin, baina bakarrik esertzen da bagoi batean. Umeei txokolate beroa zerbitzatzen diete zerbitzari dantzarien talde batek.

Begiralea eta Holly Billyri txokolate-katilua ematera joaten direnean, Chris ohartzen da Hollyren txartela begiraleak balioztatu gabe dagoela eta honi itzultzen saiatzen da. Beste bagoira pasa nahian, haizeak txartela kentzen dio. Begiralea ohartzen denean Hollyk txartelik ez duela, berarekin etortzeko esaten dio, eta ez du onartzen Chrisek bere txartalea eman nahi izatea Hollyri. Trena martxan dela botako duten beldur, Chrisek txartela aurkitu bezain laster Holly eta begiralearen bila hasten da. Trenaren teilatuan, etxegabe baten mamuarekin topo egiten du, motorrera heltzen laguntzen diona. Bertan Chrisek aurkitzen du begiraleak Holly agintean jarri duela, ingeniariak trenaren aurreko argia aldatzen ari diren bitartean. Chrisek berriro ere balaztari ematen dio trenak elur-orein talde batekin jo ez dezan. Trenak aurrera jarraitzen du abiada bizian eta gelditu ezinik, txabeta hautsi delako. Gelditu ezinik, trena errailetatik irteten da laku izoztu batek estalita dagoen zati batera iristean, eta bere pisuak izotza pitzatzen hasten da. Ingeniariak txabeta ordezkatu eta ozta-ozta bideratzen dute trena berriro errailetara eta lakuan ondoratzea saihestu.

Begiraleak Chris eta Holly beraien eserlekuetara itzularazten ditu eta Billyrekin topatzen dira behaketa bagoian. Trena Ipar Poloko hirira iristen da, eta begiraleak azaltzen du Bizarzurik umeetako bat aukeratuko duela Gabonetako lehen oparia emateko. Chris eta Holly Billy beraiekin joateko konbentzitu nahian ari direla, Chrisek behatze-bagoiaren katea nahigabe askatzen du, eta bagoia aldapan behera Bizarzuriren lantegira iristen da. Hirurak ihes egiten ari direla elfoen kontrol gela batetik eta opariak sailkatzen diren sail batetik igarotzen dira, non Billyk berarentzako zuzendutako opari bat aurkitzen duen. Oparien zaku erraldoi batean erori eta ohartzen dira Lennyk jarraitu egin diela. Elfoek zakua Bizarzuriren leran kokatzen ari direla, umeak aurkitzen dituzte eta besteengana eman Bizarzuri eta bere oreinak iritsi baino lehen.

Elfoek Bizarzuri gurtzen ari direla, oreinen ezkila bat askatu egiten da eta Chrisek hartzen du. Hasiera batean, ezin du bere doinua entzun, Bizarzurin sinisten duela adierazten duen arte. Bizarzuri inguratzen zaiola, honek Chris aukeratzen du lehen oparia har dezan, baina besterik gabe eskatzen dio ezkila oparitzat. Begiraleak umeak trenera eman eta hau martxan hasi ondoren, Chris ohartzen da ezkila galdu egin duela bere patrikaren zulotik. Etxera iristen denean, begiraleak Chrisi Gabon zoriontsuak oparo dizkio. Goizean, bere arrebak esnatzen du eta txundituta geratzen da ezkila aurkitzen duenean, Bizarzuriren ohar batekin. Chrisek eta bere arrebak ezkilaren doinua entzutea dute, baina beraien gurasoek ez, Bizarzurin sinisten ez dutelako. Chrisek, heldu bezala, adierazten du hazi hala bera eta bere lagunek ere doinua entzuteari utzi ziotela, baina hala ere, garrantzitsua dela berarentzako oraindik.

Aktoreak aldatu

  • Tom Hanks: Chris (ahots heldua eta mugimendu-harrapaketa gehiena), Chrisen aita, begiralea, etxegabea, Bizarzuri, and Ebenezer Scroogen txotxongiloa
    • Daryl Sabara: Chris (ume ahotsa)
    • Josh Hutcherson: Chris (mugimendu-harrapaketa batzuk)
  • Nona Gaye: Holly
    • Darrian O Driscoll: Holly (mugimendu-harrapaketa batzuk)
    • Meagan Moore: Holly (ahotsa kantatzean)
    • Tinashe: Holly (mugimendu-harrapaketa modeloa)
  • Peter Scolari: Billy (mugimendu-harrapaketa)
    • Hayden McFarland: Billy (mugimendu-harrapaketa batzuk)
    • Jimmy Bennett: Billy (ahotsa)
    • Matthew Hall: Billy (ahotsa kantatzean)
  • Eddie Deezen: Lenny
    • Jimmy Pinchak: Lenny (mugimendu-harrapaketa batzuk)
  • Michael Jeter: Smokey eta Steamer (ahotsak)
    • André Sogliuzzo: Smokey and Steamer (ahots batzuk)
  • Leslie Zemeckis: Sarah (mugimendu-harrapaketa) eta Chrisen ama
    • Isabella Peregrina: Sarah (ahotsa)
    • Ashly Holloway: Sarah (mugimendu-harrapaketa batzuk)
  • Dylan Cash: treneko mutila (ahotsa)
  • Brendan King eta Andy Pellick: sukaldiariak
  • Josh Eli, Rolandas Hendricks, Jon Scott, Sean Scott, Mark Mendonca, Mark Goodman, Gregory Gast, eta Gordon Hart: zerbitzariak
  • Julene Renee: neska ilegorria eta elfoa
  • Chris Coppola: Gus eta elfoa
    • Connor Matheus: Gus (mugimendu-harrapaketa batzuk)
  • Phil Fondacaro, Debbie Lee Carrington, Mark Povinelli, eta Ed Gale: elfoak
  • Charles Fleischer: elfo jenerala
  • Steven Tyler: elfo tenientea and elfo abeslaria

Kanpo estekak aldatu