The Martian Chronicles

The Martian Chronicles 1950an Ray Bradbury idazle estatubatuarrak argitaratutako narrazio-bilduma da, munduko zientzia fikzio literaturan garrantzitsuenetariko bat. Liburuan gizakiak suntsipenaren puntuan dagoen Lurratik doaz ihesean, eta Marte kolonizatzen dute; liburuak kolonizazio horren kronika jasotzen du, alegia.[1]

Kronika martetarrak
Datuak
IdazleaRay Bradbury (1950)
Argitaratze-data1950
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThe Martian Chronicles
ArgitaletxeaDoubleday (en) Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Orrialdeak222
ISBN978-2-207-30001-5
OCLC32243478

Liburuan pasarte poetiko eta melankolikoak aurki daitezke. Sarritan, nabaria da benetan garaiko gizarte estatubatuarraz ari dela hitz egiten eta ez Marten sortutako koloniaz. Gaiak unibertsalak dira: gerra, arrazismoa, gizakiaren txikitasuna izadiaren eta unibertsoaren aurrean, gizakiaren bere txikizioa bilatzeko joera... Ipuinen edukien aldetik, hauek nahiko independenteak dira, elementu amankomun bakarra planeta bera izanik. Lehenengo argumentua 1999an kokatzen da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu