The Incredible Hulk (filma)
- Artikulu hau 2008ko filmari buruzkoa buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hulk».
The Incredible Hulk (euskaraz Hulk Harrrigarria) 2008ko Louis Leterrier frantziar zinema zuzendariak zuzendutako akziozko superheroi film bat da. Stan Lee eta Jack Kirby komikigileen Hulk komikian oinarritua dago. Edward Norton, Liv Tyler, Tim Roth, Tim Blake Nelson, Ty Burrell eta William Hurt aktoreek antzeztu zuten.
2003ko Hulk filmaren jarraipena da, hura Ang Leek zuzendu eta Eric Bana, Jennifer Connelly, Sam Elliott eta Nick Noltek antzeztua.
Argumentua aldatu
Bruce Banner (Edward Norton) zientzialariak bere Alter Egoa den Hulk izakiarengandik askatuko duen antidoto baten bila munduan barna ibiliko da, azkenean Brasilgo Rio de Janeiro hirian amaituz. AEBtako Armada atzetik jarraika duela eta bere amorruaren menpe, bere pentsamenduetatik Betty Ross (Liv Tyler) ateratzea ezinezkoa zaio, hartaz maitemindua baitago, hortaz zibilizaziora itzultzea erabakiko du. Bitartean, Hulki aurre egiten saiatzen denean, KGBko Emil Blonsky agenteak (Tim Roth) Bruce Hulk bilakatu zuen gamma erradiazio dosia baina oraindik handiagoa jasoko du. Emilek bere zorigaiztoaren arduradun Hulk egingo du, eta New York hiria Lurra inoiz zapaldu duten bi izaki boteretsuenen gudulekua bilakatuko da.
Aktoreak aldatu
- Edward Norton: Bruce Banner/Hulk
- Lou Ferrigno: Hulken ahotsa
- Liv Tyler: Betty Ross
- Tim Roth: Emil Blonsky / Abomination
- Tim Blake Nelson: Samuel Sterns
- Ty Burrell: Leonard Samson doktorea
- William Hurt: "Thunderbolt" Ross jenerala
- Robert Downey, Jr.: Iron Man (kameoa)
- Débora Nascimento: Martina