The House That Jack Built (2018ko filma)

The House That Jack Built (Jackek Eraiki zuen Etxea) 2018ko Lars von Trier daniar zinema zuzendariaren beldur psikologikoko filma bat da.

The House That Jack Built (2018ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2018
IzenburuaThe House That Jack Built
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaDanimarka, Suedia, Frantzia eta Alemania
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoathrillerra, film dramatikoa eta beldurrezko zinema
Iraupena155 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Lars von Trier
Gidoigilea(k)Lars von Trier
Antzezlea(k)
Matt Dillon
Sofie Gråbøl
Uma Thurman
Bruno Ganz
Siobhan Fallon Hogan
Riley Keough
Jeremy Davies
Yu Ji-tae
Ed Speleers (en) Itzuli
David Bailie
Marijana Jankovic (en) Itzuli
Jerker Fahlström (en) Itzuli
Osy Ikhile (en) Itzuli
Q110028387 Itzuli
Johannes Bah Kuhnke
Lisa Sjöholm (en) Itzuli








[[Kategoria:Ed Speleers (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Marijana Jankovic (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jerker Fahlström (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Osy Ikhile (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Q110028387 Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Lisa Sjöholm (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaLouise Vesth (en) Itzuli
[[Kategoria:Louise Vesth (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaZentropa (en) Itzuli
[[Kategoria:Zentropa (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaMolly Malene Stensgaard (en) Itzuli
Jacob Schulsinger (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaSimone Grau Roney (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaManuel Alberto Claro (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaWashington

trustnordisk.com…
IMDB: tt4003440 Filmaffinity: 716650 Allocine: 245109 Rottentomatoes: m/the_house_that_jack_built_2018 Mojo: thehousethatjackbuilt Allmovie: v670648 TCM: 2131913 Metacritic: movie/the-house-that-jack-built-2018 Netlix: 81001406Edit the value on Wikidata

Matt Dillon da pelikularen protagonista nagusia, eta Jack serieko hiltzailearen istorioa kontatzen du, 70eko eta 80ko hamarkadetan Washingtonen, Estatu Batuetan, 12 urteko tartean gertatutakoa. Danteren infernua metatestu[1] bezala erabiliz, filma Jackek Virgilio poeta erromatarrari transmititutako atzera begirako eszena sorta bezala egituratua dago, hauetan Jack bere krimenengatik argudiatzen saiatzen delarik.

Filma sei zatitan banatzen da: protagonistak istiluak deitzen dituen 5 ataletan, horietako bakoitzean hilketa bat kontatzen delarik, eta epilogo batean, non protagonistak katabasia (infernuetara jaistea) egiten duen, pelikulari amaiera emanez.

Jatorrian von Trierrek telebista proiektu bezala pentsatua, The House That Jack Built Suedian hasi zen ekoizten 2016an. Filmak Canneseko Zinemaldian egin zuen debuta, Lars von Trierren zinemaren buelta izanez, sei urte baino gehiagoren ondoren.

Von Trier hamabost film baino gehiago zuzendu dituen daniar zinema zuzendaria da, horien artean Dogville (2003), Nymphomaniac (2013), Breaking the Waves (1996) eta Melancholia (2011), besteak beste. Dogma 95 mugimenduaren aitzindaria izan zen beste zinemagile daniar batekin batera, Thomas Vinterberge. Mugimendu abangoardista honen manifestua, hain teknikoa ez zen eta primitiboagoa zen zinema baten printzipioetan oinarritzen zen, neorrealismo italiarraren eta Nouvelle Vague frantsesaren eragin handi batetik abiatuta.

The House That Jack Built von Trierrek zuzendutako azken filma da, eta baita eztabaidatuenetako bat, protagonistak filmean egiten dituen hilketekin zerikusia duten eszena batzuen inguruan agertzen diren irudiengatik. Izan ere, bitxikeria gisa, ikusle askok aretoa utzi zuten estreinaldiaren egunean.[2]

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jack (Matt Dillon) serieko hiltzaile bat da, eta haren ikuspuntutik kontatzen da istorioa. Jack-ek nahasmendu obsesibo-konpultsiboa (NOK) duen ingeniari bat da, laku baten ertzean etxe bat eraikitzea buruan duen sasi arkitekto frustratu bat. Proiektu honen garapena etengabea da film osoan, baita ez lortzearen frustrazioa ere.

Filmak Jacken bizitza kriminala jarraitzen du eta bost zatitan banatzen da (protagonistak istiluak deitzen dituenak), horietako bakoitzean Jackek ikusten ez dugun beste pertsonai bati hilketa bat kontatzen dio. Off-eko ahotsen bidez, munduaren ikuspegi ezberdinei buruzko etengabeko elkarrizketak eta hilketen arrazoiketari buruzkoak izaten dituzte. Jack-entzat, adibidez, artelan bat da hilketa bakoitza, eta horiek gogoangarriak direla uste du.[3]

Lehenengo istiluan, Jackek landa-bide batean emakume batekin (Uma Thurman) egingo du topo, eta bere katu (jack, ingelesez) hautsia konpotzeko eskatuko dio emakumeak, zulatutako gurpila konpondu ahal izateko. Bertako errementariarengana eramaten du hark konpontzeko, baina itzultzen direnean, katua berriro apurtzen da. Emakumeak Jack-i errementarengana itzultzeko eskatzen dio. Bere eskatzeko moduaz nazkatuta, Jackek pneumatikoentzako katuarekin hiltzen du. Fabrika bateko izozkailu industrial batean gordetzen du gorpua, itxi zuen pizzeria bati erositakoa.

Bigarren istiluan edo gertakarian, Jack alargun baten etxean sartzen da, Clairerenean, eta ito eta gero sastakatu egiten du. Garbitu ondoren, autoaren atzealdean jartzen du gorpua. Alde egin beharrean, bere NOK-ak krimenaren eszenara behin baino gehiagotan itzultzera bultzatzen du, hura garbitzeko, polizia-ofizial bat jada hortik usmeatzen dagoela. Claireren ezagun bat dela esanez Jack-ek polizia engainatzea lortzen du. Gero, Claireren gorpua kamionetaren atzealdera lotu eta urrundu egiten da, gorputza arrastaka eramanez eta odol arrasto bat sortuz. Arrastoak hura salatuko duen beldur denean, euria hasten da, arrastoa desagertaraziz. Jackek izozkailu industrialean jartzen du gorpua. Bere burua "sofistikazio jauna" (Mr. Sophistication) izendatzen du eta komunikabideei gutun anonimoak bidaltzen hasten da ezizen honekin. Bere biktimen gorpuei argazkiak ateratzeagatik fetitxe bat ere garatzen du.

Hirugarren gertakarian, Jackek bere neska-laguna eta bere bi semeak, Grumpy eta George, ehiza-bidaia batera eramaten ditu. Bi semeak errifle batekin hiltzen ditu, emakumea gorpuekin piknika egitera behartu aurretik. Azkenean bera ere akatu egiten du. Jackek animalien ehizarekin analogia egiten duen gertakari hau kontatzen duen bitartean, oraindik ezagutu ez dugun baina entzuten dugun beste off-ahotsak atsekabez komentatzen du Jackek haurrak hil izana.

Laugarren gertakarian, Jacquelinerekin (Riley Keough) bikote-harreman disfuntzionala du. 60 pertsona hil dituela aitortzen dionean, neskak ez dio sinesten. Errotuladore batekin bularren inguruan zirkulu gorriak markatu ondoren, Jacqueline beldurtu eta polizia batengana hurbiltzen da, baina Jack-ek mozkorrarena egin eta poliziak paso egiten du. Berriz bere apartamentuan daudela, Jackek neska lotu egiten du, labana batekin bularrak moztu baino lehen. Bularretako bat poliziaren autoan sartzen du eta bestea diru-zorro batean bilakatzen du.

Bosgarren istiluan, Jackek sei gizon atxilotuta ditu izozkailuan, denak bala bakarrarekin hiltzeko asmoz. Bere munizioa gaizki etiketatuta dagoela konturatzean, armagintzaren jabearengana joaten da, eta honek muniziorik geratzen ez zaiola esatean, Jack, haserretuta, lagun bat bisitatzera doa, SP. SPk polizia deituko duela mehatxatzean (lapurketa batengatik faltsuki salatuta dagoelako), Jackek eztarrian sastakatzen du. Polizia itxaron eta hura ere hiltzen du. Izozkailura itzultzen da eta, leku gehiago behar duenez, barruan itxitako ate bat irekitzea lortzen du (pelikula osoan zehar itxita egon eta gero), bigarren ganbera bat agerian utziz. Barruan, Verge (Bruno Ganz) ezagutuko du. Honek bizitza osoan Jacki begira egon dela esango dio, eta azkenean beti eraiki nahi izan baina eraikitzea inoiz lortu ez duen etxea gogoraraziko dio, hilketen zehar Jackek hainbat saiakera egin baitzituen bere etxe perfektua eraiki nahian.

Epilogoa: Katabasia aldatu

 
Infernua (La Carte de l'Enfer) - Sandro Botticelli (1495)

Azken gertakariaren ondorioz, poliziak Jack-en atzetik ibiliko dira. Ihesbiderik ez duela dirudien momentu horretan, protagonistak Verge ezagutuko du (bere kontzientziaren pertsonifikazioa) gorpuak gordetzen dituen hozkailuan, eta honek bere behin betiko etxea eraikitzera bultzatuko du, Jack-en gorpu izoztuak material gisa erabiliz.

Behin eraikita, lurrean zulo bat agertzen da, Katabasis izeneko epilogoari hasiera emanez. Momentu hartan konturatzen gara pelikula osoan zehar Jack Vergekin egon dela hitz egiten, eta honek gida moduan egingo duela infernutik zehar (Jainkotiar komedian bezala, Virgilio Danteren gida izango da infernutik zehar, horregatik izenen antza).

Infernuko atalasearen sarrera zeharkatu ondoren, Vergek Jack infernuko zenbait zirkulutan zehar gidatzen du, bederatzigarrenera iritsi arte, infernuaren hondoraino. Han zubi hautsi bat dago, eta, beste aldean infernutik irteteko ate bat, eta, beharbada, zerura sartzeko ate bat. Jack, bere anbizioak bultzatuta, ateraino igotzen saiatzen da, baina huts egiten du eta abernoaren zulorik sakonenera erortzen da[4].

Jainkotiak Komediaren irudikapena aldatu

 
Danteren txalupa (Dante et Virgile aux enfers) - Eugène Delacroix (1822)

Pelikulak Jainkotiar komedia (italieraz La divina commedia) obraren erreferentzia asko ditu. Jainkotiar komedia Dante Alighieri italiarrak 1308 eta 1321 artean idatzitako poema epikoa da.

Erreferentzia zuzenena Danteren txaluparen (frantzesez Dante et Virgile aux enfers') von Trierrek egiten duen irudikapena da, Eugène Delacroix frantziar margolariak 1822. urtean egindakoa. Pelikulako eszena baten eszenaratzeak fidelitate handiz irudikatzen du pasartea.

Horrez gain, film osoan zehar zuzendaria nahiko leiala izaten da, orokorrean, Danteren infernuari egindako irudikapenean, Jainkotiar komediaren ikono asko mantenduz[5], hala nola, infernuko zirkuluen antolakuntza eta horietako bakoitzaren ezaugarriak, pertsonaien eginkizunak, etb. Hala ere, zuzendariak thriller psikologikoaren generoan inplementatutako Danteren obraren antzezpen propio eta modernizatu bat sortzea erabaki du. Era berean, beste mito batzuetan oinarritu da, Elisear Zelaietan edo infernuaren irudikapen klasikoan adibidez -greziar mitologiaren edo erlijio abrahamikoen eraginez-, Danteren obran ez daudenak.

Aktoreak aldatu

Produkzioa aldatu

Garapena aldatu

Von Trierrek, hasiera batean, ideia telesail bat bezala garatu zuen, baina 2016ko otsailean film bat izango zela iragarri zuen.[6] Serieko hiltzaileei buruz sakon ikertu ondoren, von Trierrek gidoi oso bat idatzi zuen 2016ko maiatzerako.[7] Filmaren nazioarteko salmenta eskubideak TrustNordiskenak dira, von Trierren Zentroparen ekoiztetxearekin batera.[8][6] Film i Västek filmaren zati bat finantzatu zuen eta Copenhagen Film Fundek 1,08 milioi euro eman zituen ekoizpenerako diru-laguntzetan.[6] Filma Frantzia, Alemania, Suedia eta Danimarkaren arteko koprodukzioa da.[6]

Casting-a aldatu

2016ko azaroaren 2an, von Trierrek Matt Dillon aktoreak protagonista paper egingo zuela iragarri zuen.[9] Iragarkiek laster jarraitu zuten 2017ko otsailean Riley Keough eta Sofie Gråbøl ere ekoizpenarekin bat egingo zutela[9] eta hurrengo hilabetean iragarri zen Uma Thurmanen parte-hartzea.[10]

Filmaketa eta post-produkzioa aldatu

Eszena nagusiak 2017ko martxoan hasi ziren Dalslandeko Bengtsfors kanpoaldean, Suedian[11][12], Kopenhagen, Gribskoven, Trollhättanwnen, Peak Districten eta Montemeranon filmatzen[6][7]. Dillon, hasiera batean, Ted Bundy estatubatuar serieko hiltzailearen influentzia hartu zuen, baina bere pertsonaia laster bakarra bihurtu zen[13]. Von Trierrek, filmaketa bi zatitan banatu zuen, erdian edizioa ahalbidetzeko, horrek produkzioan laguntzen duela aurretik jada beste pelikuletan frogatuta zuena.[7] Filmak ia urtebete eman zuen postprodukzioan, efektu berezi konplexuak zirela eta.[14][15][16]

Harrera aldatu

Rotten Tomatoesen, filmak% 59ko onarpen-indizea du, eta batez besteko kalifikazioa 10.7tik 5.9koa da.[17]

IMDb-n 10etik 6,8ko puntuazioa du pelikulak. [18]

Indiewireko Eric Kohn kritikariak "A-" bat eman zion filmari eta "maisulan basati" bat zela esan zuen.[19] BBC.com-eko Nicolas Barberrek bost izarreko lau izar eman zizkion filmari, eta honakoa adierazi zuen: "Zalantzarik gabe, Danimarkako probokatzaile-egile nabarmenak baino egin ez zezakeen film ausart eta bizigarria". Varietyk-eko Owen Gleiberman-ek kritika positiboa egin zion filmari eta honakoa adierazi zuen: "Film subertsibo on baten eta trikimailu baten artean dago. Azalaren azpian sartzeko diseinatuta dago, eta egin egiten du ".[20] The Hollywood Reporter-eko David Rooneyk honako hau idatzi zuen: "The House That Jack Built ikustea atsegina da. Baina harrigarriena da inozoa bezain kezkagarria dela ". The Guardian-eko Peter Bradshawk "tesi izugarri nekagarria" zela esan zuen, baina azken eszena goraipatu zuen. Newsweek aldizkariko Ramin Setoodeh harrituta agertu zen filma Canneseko Zinemaldian estreinatu zenean 100 pertsona baino gehiago atera zirenean, bertaratutako askok emakumeen eta haurren aurkako indarkeria jasan ezin izan zutela esanez.[2]

Cahiers du cinéma-k 2018ko zortzigarren pelikularik hoberena aukeratu zuten The House That Jack Built.[21]

Erreferentziak aldatu

  1. «The House That Jack Built Spoiler Review: A Deep Dive – /Film» archive.vn 2020-04-16 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  2. a b (Ingelesez) Setoodeh, Ramin; Setoodeh, Ramin. (2018-05-15). «Lars von Trier’s ‘The House That Jack Built’ Causes Walkouts and Outrage at Cannes» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  3. «Probokatzaileak egin zuen filma» Berria 2019-01-19 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  4. «No. 77 - Atalante - La casa de Jack» puntoenlinea.unam.mx (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Gaztelaniaz) dice, Einar Goyo Ponte. (2018-01-12). «Relación entre La Eneida de Virgilio y La Divina Comedia de Dante» La voz del Medioevo (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  6. a b c d e (Ingelesez) Keslassy, Elsa; Keslassy, Elsa. (2016-05-14). «Lars Von Trier’s ‘The House That Jack Built’: New Details Emerge» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  7. a b c (Ingelesez) Mitchell2016-05-17T05:00:00+01:00, Wendy. «Lars Von Trier’s 'The House That Jack Built' cuts early deals» Screen (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  8. (Ingelesez) «Berlin: Lars von Trier's 'The House That Jack Built' Adds Riley Keough, Sofie Grabol (Exclusive)» The Hollywood Reporter 2017-02-11 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  9. a b (Ingelesez) Jr, Mike Fleming; Jr, Mike Fleming. (2016-11-02). «Lars Von Trier Sets Matt Dillon, Bruno Ganz For ‘The House That Jack Built’» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  10. (Ingelesez) Keslassy, Elsa; Keslassy, Elsa. (2017-03-07). «Uma Thurman Joins Cast of Lars von Trier’s ‘The House That Jack Built’» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  11. (Ingelesez) Monggaard2017-03-08T13:36:00+00:00, Christian. «Lars von Trier talks Uma Thurman, serial killers and Cannes at first press conference since Nazi row» Screen (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  12. (Ingelesez) Sharf, Zack; Sharf, Zack. (2017-03-08). «Lars von Trier Wants You to Know ‘The House That Jack Built’ Will Be His Most Brutal Film Ever» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  13. (Ingelesez) «Matt Dillon on playing Lars von Trier's psychopath in controversial "The House That Jack Built"» Salon 2018-12-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  14. (Frantsesez) Afcinema. (2021-03-03). «Cinematographer Manuel Alberto Claro, DFF, discusses Lars Von Trier's “The House That Jack Built”» Afcinema (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  15. (Ingelesez) «Lars von Trier negotiating for Cannes return after 2011 Nazi comments ban» the Guardian 2017-03-09 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  16. (Ingelesez) «Lars von Trier's 'gross' and 'torturous' film prompts walkout» BBC News 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  17. (Ingelesez) The House That Jack Built (2018). (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  18. Trier, Lars von. (2018-10-04). The House That Jack Built. Zentropa Entertainments, Centre National du Cinéma et de l'Image, Copenhagen Film Fund (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  19. (Ingelesez) Kohn, Eric; Kohn, Eric. (2018-05-15). «‘The House That Jack Built’ Review: Lars von Trier’s Serial Killer Epic Is Horrifying, Sadistic, Possibly Brilliant — Cannes 2018» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  20. (Ingelesez) Gleiberman, Owen; Gleiberman, Owen. (2018-05-15). «Film Review: ‘The House That Jack Built’» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  21. (Ingelesez) Sharf, Zack; Sharf, Zack. (2018-12-03). «Cahiers du Cinéma Best 2018 Films: ‘The House That Jack Built,’ ‘Phantom Thread’» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).

Kanpo estekak aldatu