The Fresh Prince of Bel-Air

The Fresh Prince of Bel-Air (euskaraz Bel-Airreko Printzea, literalki Bel-Airreko Printze Lotsagabea) NBC kateak ekoiztutako eta 1990 eta 1996 artean emandako komedia estatubatuar bat izan zen. Protagonista Will Smith zuen, bere amak Los Angeleseko Bel-Air auzoko senide aberats batzuekin bizitzera bidaltzen duen Filadelfiako mutil bat. 148 atal egin ziren 6 denboralditan. Gaur egun Nick at Niten, Antena.neoxen, TBSn eta Disneyn ematen da.

The Fresh Prince of Bel-Air
Jatorria
Sortzailea(k)Andy Borowitz eta Susan Borowitz (en) Itzuli
IzenburuaThe Fresh Prince of Bel-Air
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua6
Atalak148
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoateen sitcom (en) Itzuli, American television sitcom (en) Itzuli eta black sitcom (en) Itzuli
Iraupena24 minutu
Kokapena
Koordenatuak34°05′N 118°26′W / 34.09°N 118.44°W / 34.09; -118.44
Map
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jeff Melman (en) Itzuli
[[Kategoria:Jeff Melman (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Antzezlea(k)
Will Smith (Will Smith (en) Itzuli)
James Avery (Philip Banks (en) Itzuli)
Janet Hubert (Vivian Banks (en) Itzuli)
Daphne Maxwell Reid (en) Itzuli (Vivian Banks (en) Itzuli)
Alfonso Ribeiro (Carlton Banks (en) Itzuli)
Karyn Parsons (Hilary Banks (en) Itzuli)
Tatyana Ali (Ashley Banks (en) Itzuli)
Joseph Marcell (en) Itzuli (Geoffrey Butler (en) Itzuli)
Ross Bagley



[[Kategoria:Daphne Maxwell Reid (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]



[[Kategoria:Joseph Marcell (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
EkoizleaQuincy Jones
Bestelako lanak
MusikagileaQuincy Jones III (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea NBC
Hasiera-data1990eko irailaren 10a
Amaiera-data1996ko maiatzaren 20a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles

warnerbros.co.uk…
IMDB: tt0098800 Filmaffinity: 225440 Allocine: 318 Rottentomatoes: tv/the-fresh-prince-of-bel-air Metacritic: tv/the-fresh-prince-of-bel-air TV.com: shows/the-fresh-prince-of-belair
Facebook: TheFreshPrinceofBelAir Edit the value on Wikidata

Protagonistak aldatu

Artikulu nagusia: The Fresh Prince of Bel-Airreko pertsonaiak

Protagonista nagusia da. Mutil bizi eta xalo bat bezala interpretatzen du, gainontzeko familia ez bezala. Pailazo bat izaten gozatzen duen mutil arduragabe bat da, berak telesaileko lehen atalean dioen bezala. Etxeko eta kaleko saltsa-maltsa guztietan sartuta dago. Malcolm Xen zalea da, bere idolotzat hartzen duena. Oso neskazalea ere bada, eta nahiko arrakasta du neskekin, eta ondorioz, batzuetan, Carltonek inbidia dio. Behin baino gehiagotan sartuko da nahaspiletan bere neskazaletasunaren ondorioz (Willek Malcolm Xen irudikapen bat dirudi, arazoak bera bezala modu aktiboan konpontzeko bere joera dela eta).

"Phil osaba" bezala ezagutzen da. Familia burua da, oso serioa eta Willi gertatzen den guztiaren errua botatzeko gai. Epailea da, eta bere lanerako dedikazio handia erakusten du. Beti haserretzen da Willekin. Haserretzeaz gain, kosta egiten zaio onartzea bere alaba Ashleyri mutilak gustatzen hasten ari zaizkiola. Gizon garai, lodi eta burusoila da (Willek bere osabataz trufatzeko probesten duena). Bere emazte Vivianetaz oso maitemindua dago.

Vivian, edo "Viv izeba" (hala deitzen du Willek) Hillary, Carlton eta Ashleyren ama da. Etxean ordena jartzen duen ama zentzuduna da. Batzuetan haserretu ere egiten da, baita etxeko gazteen eztabaidetan sartu ere.

Carlton Willen erabat aurkakoa da, bai janzkeran baita izaeran ere. Bere gehiegizko seriotasun eta zuzentasunaren ondorioz, Willen txantxa eta burlen biktima da, batzuetan Will bezain pailazoa ere izaten den arren. Tom Jonesen zale porrokatua da eta intimitate apur bat duenean bere dantza bereziak eginez frogatzen du. Ume mizkinaren ohiko estereotipoa irudikatzen du. Nahas-mahasetan sartzea gogoko du bere itxurazko seriotasuna gora-behera, errua beti Willi botatzen dion arren. Batez ere, Will sekula izan ez duen anaitzat hartzen du, onartzea kostatzen zaion arren. Ez luke familiaren herentzia Willekin beste inorekin konpartitzerik nahi.

Erosle konpultsiboa, beti bere buruari begira, bere itxurari eta besteek berataz esango dutenari. Bere itxurarekin obsesionatua dago eta inporta zaion bakarra bere kontu korrontea beteta izatea da. Nagusiena den arren, oraindik ere bere gurasoen kontura bizitzen jarraitzen du. Ume izaera izateagatik eta mizkina izateagatik bereizten da, eta, neska denez, bere aitaz probesten da dirua lortzeko.

Hillary eta Carltonen ahizpa/arreba txikia da. Telesaila hasterakoan haur bat zen, baina telesailaren amaiera aldera mutilengatik interesatzen hasten da, bere papera bereizten duena.

Nicky Banks (izen osoa Nicholas Michael Shawn Nathan Wanya Banks). Philip eta Vivian Banksen azken semea, Hillary, Carlton eta Ashleyren neba/anai txikia eta Willen lehengusua. Haur jaio berri bat bezala hasi zen eta telesaila haur espontaneo eta argi bat bezala amaitu zuen. Bere izena Boyz II Men taldeari eginiko omenaldi bat da.

Geoffrey etxe zaindari sarkastiko bat da, edozerentzat erantzunak dituena. Ingeles hezi bat da, oso izaera seriokoa. Bere sarkasmoa familiaren "esplotazioa"n oinarritzen den arren, ez da familiagandik banatzeko gai, atal batean Willek eta Carltonek loteria irabazi zuela sinestarazi ziotela kontutan hartu gabe, honi, sufritzen zuen esplotazioagatik etxetik zihoala erantzun ziolarik. Euforia zela eta, etxean topatu zuen guztia hautsi zuen eta familiako kide guztiak lotsagarri utzi zituen. Guztia txantxa bat zela jakindakoan ez zuen Banks familia zerbitzatzera itzuli nahi izan lotsagarri geratu zela jakinda, baina laster itzuli zen.

Willen lagun banaezina da. Los Angelesen ezagutu zuten elkar, gaueko klub batean (bigarren atalean dioen bezala). Aberatsen etxe batean bizi behar zuela jakinda elkartu zen Willekin. Beti eguzkitako betaurrekoekin, noiz behinka agertzen da telesailean. Hillaryz maiteminduta dago, honek kasurik ere egiten ez dion arren. Etxean sartzen den ia guztietan, Philipek lorategira jaurtitzen du, bere gehiegizko zintzotasuna eta bere kaleko izaeraren ondorioz hanka sartzen trebea baita. Jazzy Jeffetan oinarritua eta beronek interpretatua dago, benetako Will Smithek bere abeslari karrera hasi zuen raplaria. Beharbada hori da ustez pertsonaia ezaguna izatearen ondorioz publikoak beti txaloka hartu izanaren azalpena (beste pertsonaien kasuan ez bezala).

Istorioa aldatu

William "Will" Smith Los Angeleseko Bel-Air auzoko bere osaba-izeba aberatsekin bizitzaren alde txarretik ez joateko bizitzera doan Filadelfiako mutil bat da.

Han bere osaba Philip Banks (James Avery), bere izeba Vivian Banks (Janet Hubert-Whitten/Daphne Maxwell Raid), bere lau lehengusu-lehengusinak (Hillary, (Karyn Parsons), Carlton (Alfonso Ribeiro), Ashley (Tatyana Ali) eta Nicky (Ross Bagley)) eta Geoffrey (Joseph Marcell) etxezainarekin biziko da.

Kanpo estekak aldatu