The Egyptian (filma)
The Egyptian (euskaraz: «Egiptoarra») 1954ko Michael Curtiz hungaro-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako epika film bat da. Izenburu bereko Mika Waltari idazlearen The Egyptian eleberrian oinarritua dago. Edmund Purdom, Victor Mature, Jean Simmons, Gene Tierney, Michael Wilding, Bella Darvi, Peter Ustinov eta Tommy Rettig aktoreek antzeztu zuten.
Argazkigintza onenaren Oscar Sariaren (Leon Shamroy) izendapena jaso zuen.
Argumentua aldatu
Antzinako Egipto, XVIII. faraoien dinastiaren agintaldian, K. a. XIV. mendean, Sinuhé (Peter Reynolds) izeneko umezurtz txiroa behartsuei laguntzen dien sendagile bikain (Edmund Purdom) batean bilakatuko da. Bera eta bere adiskide Horemheb indartsua (Victor Mature) Akenaton faraoi berriaren (Michael Wilding) epilepsia kolpe baten lekuko izango dira, une horretan lehoi baten hatzaparretatik salbatuko dute. Faraoia onera itzultzean, euren laguntza haiek Gortean sartuz eskertuko die.
Aktoreak aldatu
- Edmund Purdom: Sinuhe
- Victor Mature: Horemheb
- Jean Simmons: Merit
- Bella Darvi: Nefer
- Gene Tierney: Baketamon
- Michael Wilding: Akenaton
- Peter Ustinov: Kaptah
- Judith Evelyn: Tiy
- Henry Daniell: Mekere
- John Carradine: hilobi lapurra
- Carl Benton Reid: Senmut
- Tommy Rettig: Thoth
- Anitra Stevens: Nefertiti erregina
- Peter Reynolds: Sinuhe, 10 urteko mutikoa
Kanpo estekak aldatu
- The Egyptian filmarn IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)