Théodore Chassériau

margolari frantziarra

Théodore Chassériau (El Limón (egungo Dominikar Errepublika), 1819ko irailaren 20an - Paris, 1856ko urriaren 8]]a) margolari dominikar-frantsesa izan zen. Estilo aldetik erromantizismo mugimenduan kokatua, oso gai desberdinak jorratu zituen: orientalismoa, mitologia, historia... Nahiz eta gazte hil obra garrantzitsua garatu zuen.

Théodore Chassériau

Bizitza
JaiotzaEl Limón (en) Itzuli1819ko irailaren 20a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1856ko urriaren 8a (37 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Familia
AitaBenoît Chassériau
AmaMarie Madeleine Chassériau
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jean Auguste Dominique Ingres
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoamargolaritza historikoa
erretratua

Musicbrainz: fbe9a9cd-f668-44de-9fed-24e387bc1551 Find a Grave: 91170784 Edit the value on Wikidata
Alexis de Tocqueville (1855).

Biografía aldatu

Chassériau Samanán jaio zen, egungo Dominikar Errepublikan. Garai hartan Frantziako kolonia zen. Aita, Benoît Chassériau (1780-1844), diplomatikari frantziarra zen; kargu politikoak bete zituen eta Simón Bolivarren laguna izan zen. Ama Saint-Domingueko (egungo Haiti)lurjabe baten alaba zen. 1820ko abenduan familia Parisera joan zen; margolaria urte eta hiru hilabete zituen. Gazte-gaztetatik margolaritzak erakarri zion. 1830ean Jean Auguste Dominique Ingresen tailerrean onartu zuten eta maisu horren gogokoen ikasle bat izan zen. 1834an Ingres Erromara joan zen, hango Akademia Frantziarraren zuzendari postua betetzeko. Orduan, Chassériau Eugène Delacroixen eragina jaso zuen. Sarritan esan da Chassériauren estiloa Ingresen klasizismoa eta Delacroixen erromantizismoa orekatzeko saiakera izan zela.

1836an Parisko Saloian lehen erakusketa egin zuen. Leihaketa horretan domeina lortu zuen historia arloko margolaritzan. 1840an Erromara joan zen; Ingresek orduan ezagutu zuen bere lanak hartuko bidea eta biak haserretu ziren.

Margolari aparte oso marrazkilari ona izan zen. Irarlanak ere egin zituen, oso ezaguna izanik Otelo izeneko bilduma.

1846an Aljeria ezagutu zuen. Geroztik bere lan asko orientalismo joeran kokatu ziren. Garai honetan bere lan monumentalena Court des Comptes eraikinan egin zuen eskailera nagusiaren dekorazioa izan zen, 1844tik 1848ra; zoritxarrez sute batek kaltetu zuen lana eta zati batzuk bakarrik gordetzen dira, Louvre museoan. Urte horietan bere osasunak okertze joera hartu zuen; gainera, eliza desberdinetan egindako dekorazioak, hau da, gehiegizko lanak ez zion lagundu. Azkenik, 1856ko urriaren 8an, Parisen hil zen.

Estiloa aldatu

Lehen esan dugunez, Chassériauren estiloa Ingresen klasizismoa eta Delacroixen erromantizismoa orekatzeko saiakera izan zela. Delacroixetik kolore biziak eta indartsuak hartu zituen. Ingresengandik klasizismoko oreka ikasi zuen. Horren arabera, bere obra bi garai desberdindu dira:

  • Ingresen eraginakoa, 1845 arte. Pertsonaiak idealizatuta agertzen dira.
  • Delacroixen eragina, urte horretatik aurrera. Bere lanak erromantizismoan murgiltzen dira eta koloretsuagoak bihurtzen dira.

Lan ezagunenak aldatu

  • 1835 : Aline Chassériau (Louvre museoa)
  • 1836 : Adéle Chassériauren erretratua
  • 1836 : Ernest Chassériau (Louvre)
  • 1836 : Caïn maudit
  • 1836 : Retour de l'enfant prodigue
  • 1837 : Ruth et Booz
  • 1838 : Vénus marine dite Vénus Anadyomène, (Louvre)
  • 1839 : Suzanne au bain (Louvre)
  • 1839 : Isaure Chassériau
  • 1840 : Andromède et les Néréides, (Louvre)
  • 1840 : Jeune prêtre, (Detroit Institute of Arts)
  • 1840 : Le Christ au jardin des oliviers (Saint-Jean d'Angély elizaren dekorazioa)
  • 1840 : Diane surprise par Actéon
  • 1840 : Révérend Père Henri-Dominique Lacordaire, (Louvre)
  • 1841 : Esther se parant pour être présentée à Assuérus dit La toilette d'Esther (Louvre)
  • 1841 : Portrait de La Comtesse de Marie d'Agoult (marrazkia eta margolana)
  • 1841 : Charlotte de Pange (1616-1850) (Metropolitan Museum of Art New-York)
  • 1842 : Trois scènes de la vie de Sainte Marie l'Egyptienne (Louvre)
  • 1842 : La baigneuse (vue de dos) (Múnicheko Pinakoteka)
  • 1842 : Admiral Baron Victor Duperré (marrazkia), (Detroit Institute of Arts)
  • 1842 : Les Captives troyennes
  • 1842 : Descente de croix (Saint-Étienne eliza)
  • 1843 : Les deux sœurs (Aline eta Adèle, Théodoreren arrebak) (Louvre)
  • 1843 : Marie l'Egyptienne, Parisko Saint-Merri elizaren freskoa
  • 1844 : Apollon et Daphné (Louvre)
  • 1844 : Christ au Jardin
  • 1845 : Ali-Ben-Hamed, calife de Constantine (Versalles)
  • 1845 : Cléopâtre se donnant la Mort
  • 1846 : Baronne Charles Frédéric Chassériau (marrazkia), (Art Institute of Chicago)
  • 1848 : L'Actrice Alice Ozy (marrazkia), (Detroit Institute of Arts)
  • 1848 : Mademoiselle Cabarrus (Quimper)
  • 1849 : Le Coucher de Desdémone (Louvre)
  • 1849 : Héro et Léandre, dit Le Poète et la Sirène (Louvre)
  • 1850 : Baigneuse endormie près d'une source
  • 1850 : Femme Maures
  • 1850 : Cavaliers arabes
  • 1850 : La Tentation de Saint Antoine
  • 1850 : Young Moorish Woman Nursing her Child
  • 1850 : Le baptême de l'eunuque
  • 1851 : Femme et fillette de Constantine avec une gazelle
  • 1852 : Chefs de tribus arabes se défiant en combat singulier, sous les remparts d'une ville (Orsay museoa )
  • 1852 : Cavaliers arabes emportant leurs morts, après une défaite contre des Spahis (Louvre)
  • 1852 : Le Christ chez Marthe et Marie
  • 1853 : Tepidarium de Pompei, Orsay museoa
  • 1853 : La Défense des Gaules
  • 1854 : Macbeth apercevant le spectre de Banco
  • 1855 : Macbeth suivi de Banco rencontre les Trois Sorcières sur la Lande (Macbeth)
  • 1855 : Juives de Constantine
  • 1856 : Intérieur de Harem
  • 1856 : Othello et Desdémone
  • 1856 : Desdémone

Freskoak aldatu

  • 1843 : Parisko Saint-Merri elizaren dekorazioa.
  • 1844-1848 : La Paix, Cour des comptes eskaileraren dekorazioa.
  • 1853 : Parisko San Roke elizaren dekorazioa.
  • 1855 : Parisko Saint-Philippe-du-Roule elizaren dekorazioa.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Théodore Chassériau