Frederick Bean "Tex" Avery (1908ko otsailaren 26a, Taylor, Texas1980ko abuztuaren 26a, Burbank, Kalifornia) marrazki bizidun egilea, marrazkilaria, ahots bikoiztailea eta zuzendaria izan zen. Holywoodeko urrezko aroan marrazki bizidunak ekoizteagatik ospetsua da. Bere ibilbide gehiena Warner Bros. eta Metro Goldwyn Mayer ekoiztetxeentzat lan eginez igaro zuen, Daffy Duck, Bugs Bunny, Droopy eta Daffy Duck pertsonaiak sortuz, eta Porky Pig eta Chilly Willy pertsonaiak garatuz. Haren eragina 1940ko hamarkada eta 1950eko hamarkadako marrazki bizidunetatik hasi eta gaur egun arterainokoa da.

Tex Avery

Bizitza
JaiotzaTaylor (Texas)1908ko otsailaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBurbank1980ko abuztuaren 26a (72 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
gibeleko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Patricia Agnes Avery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaNorth Dallas High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, aktorea, animatzailea, ahots-aktorea, storyboard artist (en) Itzuli eta errealizadorea
Enplegatzailea(k)Winkler Pictures (en) Itzuli
Universal Studios  (1929 -  1935)
Warner Bros. Cartoons (en) Itzuli  (1935 -  1941)
Metro-Goldwyn-Mayer  (1940(e)ko hamarkada -  1955)
Paramount Pictures  (1941 -  1940(e)ko hamarkada)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

texavery.com
IMDB: nm0000813 Allocine: 1865 Rottentomatoes: celebrity/tex_avery Allmovie: p2959
Discogs: 1907649 Find a Grave: 1150 Edit the value on Wikidata

Haren estiloak garai hartan Walt Disneyk ezarritako moldeak apurtu zituen: Disneyren pertsonaiak nagusiki nahiko zintzoak eta klasikoak ziren, baina Averyrenak, alprojak eta eroak; gainera, filmetan benetako aktoreekin egin ez zitezkeen gauzak marrazki bizidunetako pertsonaiekin egiteko, animazioaren baliabideak muturreraino eraman zituen. Averyk zioenez, "marrazki bizidunekin edozer egin liteke" eta haren lanek maiz horixe egin zuten.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tex Avery