Teruelgo gudua Espainiako Gerra Zibilan jazo zen gudua izan zen, 1937ko abenduaren 15 eta 1938ko otsailaren 22 artean Teruel inguruan egindakoa.[1] Errepublikako Herri Armadak hiriburua setiatu eta hartu zuen, nahiz eta garnizoiaren erresistentziak eta klima gogorrak konkista bi aste atzeratu. Azken gotorleku frankistek 1938ko urtarrilaren hasieran amore eman zuten eta matxinoek kontraeraso zuten. Hala ere, errepublikanoek eutsi eta frankistek ezin zuten berriki galdutako hiria berreskuratu.

Teruelgo gudua
Espainiako Gerra Zibila
Teruelgo guduaren mapa.
Data1937ko abenduaren 15a-1938ko otsailaren 22a
LekuaTeruel inguruan.
Koordenatuak40°21′N 1°06′W / 40.35°N 1.1°W / 40.35; -1.1
EmaitzaMatxinoen garaipena.
Gudulariak
Espainia Espainiako Bigarren Errepublika
Nazioarteko Brigadak
Espainia Alde Nazionala
Alemania Alemania nazi
Buruzagiak
Espainia Vicente Rojo Lluch
Espainia Hernández Saravia
Espainia Leopoldo Menéndez
Espainia Juan Ibarrola Orueta
Espainia Enrique Fernández de Heredia y Gaztañaga
Espainia Enrique Líster
Espainia Valentín González
Walter jenerala
Rey d'Harcourt

Francisco Franco
Fidel Dávila
Juan Yagüe
Antonio Aranda
José Enrique Varela
José Monasterio
Carlos de Haya
Indarra
77.000-100.000 gudulari
400 artilleria pieza
260 hegazkin
100.000 gudulari
500 artilleria pieza
200 hegazkin
Galerak
20.000 hildako
14.000 preso
17.000 hildako
33.000 zauritu
3.000 preso

Otsailean matxinoek hegal errepublikanoak gainezkatu zituzten eta Alfambran garaipen erabakigarria izan zuten. Horri esker, bidea ireki eta otsailaren 22an Francok hiria bereganatu zuen. Biontzako higadura handia izan arren, larriagoa izan zen errepublikanoentzat.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Martínez Bande, J.. La batalla de Teruel. Madril: San Martín ISBN 84-7140-088-X..
  2. Thomas, Hugh. (1976). La Guerra Civil Española. Bartzelona: Grijalbo ISBN 84-253-2767-9..


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Aragoiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.