Ternate ekialdeko Indonesiako uhartea da, Molukak uhartedikoa. Administratiboki, Ipar Molukak probintziaren barnean dago. 111,39 kilometro koadroko eremua du, eta 2010ean 185.705 biztanle zituen[1]. Hiri handiena Ternate da.

Ternate

Ternate uhartea
Geografia
KokapenaHego-ekialdeko Asia
Azalera111,39 km²
Punturik garaienaGamalama
Politika
Herrialdea Indonesia
ProbintziaIpar Molukak
Hiri populatuenaTernate hiria
Gizartea
Biztanleria185.705 (2010)[1]
Dentsitatea1.667

Geografia aldatu

Ternate Molukak uhartediaren iparraldean dago, Halmaheraren mendebaldeko itsasertzetik gertu. Itsasotik azaleratutako sumendi bat da: Gamalama (1.715 m). 1775eko erupzioak 1300 lagun hil zituen. Azken erupzioak 2011 eta 2012an gertatu ziren[2][3]. .

Historia aldatu

Ternateko Sultanerria, 1257an sortua, Indonesiako erresuma musulman zaharrena izan zen. XIII. eta XVII. mendeen artean, erresuma ahaltsua izan zen, bizigarrien merkataritza eta indar militarrari esker. Goren aldian, haren eragina Molukak, Sulawesi, hegoaldeko Filipinak eta Marshall Uharteetaraino iristen zen[4].

1512an iritsi ziren Ternatera lehen europarrak. Francisco Serrao buru zuen portugaldar espedizioaren kide batzuk izan ziren, Serametik gertu hondoratuak eta bertako bizilagunek salbatuak. Sultanak, portugaldarren nagusitasun militarra probes zezakeelakoan, espedizioa bere uhartera eraman zuen, eta baimena eman zien gotorleku bat eraikitzeko. 1526an, Garcia Jofre de Loaisa buru zuen espainiar espedizioak Tidoren gotorleku bat eraiki zuenean, portugaldarrek eraso egin zieten Ternatetik. 1575ean, sultanak portugaldarrak kanporatu zituen gotorlekutik. 1606an, indar espainiarrek hartu zuten gotorlekua, sultana Manilara erbesteratuz. 1607an, herbeheretarrek beste gotorleku bat eraiki zuten uhartean, Malayo izenekoa. 1663an, espainiarrak erretiratu ziren.

1999 eta 2000n, musulman eta kristauen arteko bortizkeria erlijiosoa jasan zuen.

Ekonomia aldatu

Zur baliotsuak (teka, ebano), arroza, sagua, kafea, kopra, espeziak eta arrantza dira baliabide garrantzitsuenak.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Indonesia: Provinces, Regencies and Cities. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2016-9-14).
  2. Eruption of the Gamalama volcano, Ternate, Indonesia. earthquake-report.com (Noiz kontsultatua: 2016-9-17).
  3. Indonesia's Mount Gamalama erupts spewing ash and lava. bbc.com (Noiz kontsultatua: 2016-9-17).
  4. Ternate Sultanate. melayuonline.com (Noiz kontsultatua: 2016-9-17).

Kanpo estekak aldatu