Terms of Endearment (euskaraz Maitasun Loturak) 1983ko James L. Brooks estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta zinema ekoizleak zuzendu, egokitu eta ekoiztutako komedia dramatiko filma da. Larry McMurtry idazlearen izenburu berdineko Terms of Endearment eleberrian oinarritua dago. Shirley MacLaine, Debra Winger, Jack Nicholson, Danny DeVito, Jeff Daniels eta John Lithgow aktoreek antzeztu zuten.

Terms of Endearment
Jatorria
Argitaratze-data1983
IzenburuaTerms of Endearment
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma
IraupenaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)James L. Brooks
Gidoigilea(k)James L. Brooks
Larry McMurtry

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaJames L. Brooks
Konpainia ekoizleaParamount Pictures
EdizioaRichard Marks
Bestelako lanak
MusikagileaMichael Gore
Argazki-zuzendariaAndrzej Bartkowiak
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaTexas eta Nebraska
Argumentu nagusiafamilia disfuntzionala
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0086425 Filmaffinity: 560543 Allocine: 33966 Rottentomatoes: m/terms_of_endearment Mojo: termsofendearment Allmovie: v49104 TCM: 4266 Metacritic: movie/terms-of-endearment TV.com: movies/terms-of-endearment Netlix: 60004508Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube
kronologia
Terms of Endearment The Evening Star (en) Itzuli

Filmak Aurora Greenway ama (MacLaine) eta Emma alabaren (Winger) arteko 30 urtetako harremana agertarazten du. Bitxikeria gisa, filma burutu aurretik, James L. Brooks zuzendari, gidoigile eta ekoizleak Garrett Breedloven pertsonaia Burt Reynolds aktoreak antzez zezan eskeini zion, baina honek The Cannonball Run filmean antzezteko hitzemana zegoenez, eskeintzari uko egin eta Jack Nicholsonek ordezkatu zuen, Gerora, filmak bereganatutako arrakasta eta sarien ondoren, Burt Reynoldsek hartutako erabaki hartaz nahiz bere buruaz honako esaldi sarkastikoa aipatu zuen: "Hollywooden ergela izateagatik ez da saririk jasotzen".

Oscar Sarietarako hamaika izendapen jaso zituen, bost irabaziz: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (James L. Brooks), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (James L. Brooks), Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Shirley MacLaine) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Jack Nicholson). Bestalde, lau Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Aurora (Shirley MacLaine) eta Emma (Debra Winger) oso harreman estua duten ama-alabak dira, baina bizitzaz ikuspuntu arras ezberdinak dituztenak. Aurora, alarguna da, jenio biziko baina bihotz oneko emakumea, eta Emma etxetik kanpo bizitzeko irrikitan dagoen neska gazte errebeldea, txarrena hori lortzeko bide konbentzionalena hautatuko duela da: ezkontzea. Bere aldetik, Aurorak bitartean, Garrett Breedlove (Jack Nicholson) astronauta ohiarekin maitasun harreman bat du. Urteak igaro hala, ama eta alabak elkar jasan eta zoriontasuna topatzeko biderik honena aurkitzen saiatuko dira.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu