Teodora (501-548ko ekainaren 28a) bizantziar enperatriza, Justiniano I.a enperadorearen emaztea izan zen. Ospe eta botere handiko emakumea izan zen.

Teodora

bizantziar enperadore

527ko abuztuaren 9a - 548ko ekainaren 28a
Euphemia (en) Itzuli - Sophia (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaZipre, Siria eta Paflagonia, 500
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla548ko ekainaren 28a (47/48 urte)
Hobiratze lekuaApostoleion
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
Familia
AitaAcacius
Ezkontidea(k)Justiniano I.a
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaJustinian dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta Mimoa
Santutegia
Azaroaren 14
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMonofisismoa

Zirkuko familia bateko alaba, Justiniano I.a enperadorearekin ezkondu eta Bizantziar Inperioko enperatriz bihurtu zen, inperio haren garai gorenean. Bizantziar Inperioak, garai hartan, aurretik Erromatar Inperioak lortutakoa lortu zuen ia: Mediterraneoaren kostalde osoa inperioaren barnean izatea.

Bere ausardia eta odol hotza, ezinbesteko euskarri izan ziren Justinianorentzat, eta, esaten denez, berak propio zuzentzen zuen Belisario jenerala gudu zailetan, baita botere politiko handia zuela ere.

Baina, prostituta eta zirkuko aktorea zenez, hasiera batean ezin izan zen Justinianorekin ezkondu. Hori, gizarte klase ezberdinen arteko ezkontzak baimentzen zituen lege bat onartu zenean gertatu zen.

Ustezko xehatasun ilunak ezagutzen dira Prokopioren bidez, baina, jakina denez, egile hau oso kritikoa zen bai Justinianorekin, baita Teodorarekin ere, eta, beraz, berak esandakoak ezin dira aintzat hartu erabateko ziurtasunez.

Esaten denez, bera izan zen, eta ez Justiniano zalantzati bat, Nika matxinada apaldu zuena, odol asko isuraraziz.

Legelari handia, kutsu feminista zuten hainbat lege eman zituen, emakumeen eskubideak oso modu zabalean babestu zituztenak.

Bizitza lasaka bat leporatzen zaion arren (Prokopioren esanetan, pornografikoa eta orgiazalea) eliza ortodoxoak beatifikatu zuen

  • Bera izan zen, abortuari buruz ezagutzen den lehen legea egin zuena
  • Ezkontzaren legea hobetu zuen, erabateko askatasuna ematen zuena, baita bigamia egiteko ere.
  • Adulterioaren erruduna zigorretik babestu zuen
  • Ezkontza askea baimendu zuen, arraza, erlijio edo gizarte klase ezberdinen artean.
  • Emakumea, askatasun osoz dibortziatzea baimendu zuen
  • Behartutako prostituzioa debekatu zuen
  • Bortxaketentzako heriotza zigorra ezarri zuen
  • Putetxeak arautu zituen, gehiegikeriak eragozteko, emakumeak eurak izan behar zirelarik putetxearen arduradun eta kudeatzaileak.

Minbizi baten ondorioz hil zen, Justiniano baino urte batzuk lehenago.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teodora