Tenzin Mariko (1997) tibetar emakumezko modelo transgeneroa da. Tibeteko lehen pertsona transgeneroa izateagatik egin zen ezaguna.

Tenzin Mariko
Bizitza
JaiotzaBir, 1997 (26/27 urte)
Jarduerak
Jarduerakmodeloa

Bizitza aldatu

Tenzin Ugen jaiotza izenez, Tsering Gonporen eta Chime Yangzomen bost seme artean laugarrena izan zen. 9 urterekin gurasoek Samdrup Darjay Shaolin Monasteriora bidali zuten monje budista egiteko. 13 urterekin, Katmanduko Tergar Institutura bidali zuten monje ikasketekin jarrai zezan. 16 urte zituenean, institutua utzi zuen eta Dharamshalara itzuli zen.

2015ean Miss Tibet edertasun lehiaketan parte hartu zuen emakume transgenero bezala. Gainera, MTVko Ace Of Space showean parte hartu zuen.