Temisto (grekoa: Θεμιστώ), edo Jupiter XVIII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Temisto (satelitea)
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)21
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaCharles T. Kowal, Elizabeth Roemer, Scott S. Sheppard (en) Itzuli, David Clifford Jewitt (en) Itzuli eta Yanga R. Fernández (en) Itzuli
Aurkikuntza-data1975eko irailaren 30a
Honen izena daramaThemisto (en) Itzuli
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia7.393.220 km
Eszentrikotasuna0,2006
Orbita-periodoa129,95 egun
Makurdura orbitala45,28121 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa4 km
Masa690 Pg
Tenperatura124 K
Albedoa0,04

Ezaugarri fisikoak aldatu

Sinope satelite irregularra da, oso txikia (8 km-ko diametroa) eta progradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera.

Temistoren orbita ez da ohikoa. Jupiterren satelite gehienek taldetan antolatuta orbitatzen dute, baina Temistok bakarrik orbitatzen du. Satelite galileotarren eta Himaliaren taldeko satelite irregular progradoen artean dago.

Aurkikuntza aldatu

Charles T. Kowal-ek eta Elizabeth Roemer-ek aurkitu zuten 1975eko irailaren 30ean, eta S/1975 J 1 behin-behineko izendapena eman zioten. Hala ere, orbita zehazteko behar beste behaketa ez ziren lortu, eta, ondorioz, galdutzat jo zen. Gero, 2000ko azaroaren 21ean, Scott S. Sheppard, David C. Jewitt, Yanga R. Fernández eta Eugene A. Magnier-ek satelite ustez berri bat aurkitu zuten, eta S/2000 J 1 behin-behineko izendapena eman zitzaion. Laster egiaztatu zen 1975ean aurkitutako satelite bera zela.

Izendapena aldatu

Temisto izena mitologia grekoko Temisto pertsonaian du jatorria; Temisto berrogeita hamar nereideetako bat zen, eta Zeusen maitalea.

Kanpo estekak aldatu