Telematika informatika eta telekomunikazio zientzien bidez datuak transmititzeko erabiltzen diren teknika, protokolo eta arauak aztertzen dituen zientzia. Etimologiari erreparatuz tele urrun eta matika zientzia esanahia dute.

Sarrera aldatu

Askotan, transmisioa eta komunikazioa elkarrekin nahasten ditugu, baina ez dira gauza bera. Transmi­sioan edonolako seinalea eramaten dugu puntu batetik bestera, seinalea zer-nolakoa den kontuan hartu barik (argia, soinua, indar elektrikoa...). Komunikazioan, berriz, transmititu egiten dugu, baina transmititzen du­gunak esanahia du, bai igorlearentzat, bai hartzailearentzat. Komunikazioan, informazioa transmititzen dugu.

Prozesu telematikoen garapenak aurrerapen harrigarria ekarri die komunikazio telematikoei, eta beraz, gizakien arteko komunikazioei. Horrek informazioa igarotzea areagotu du eta, horrekin batera, sare informatikoetan dabilen informazioa handiagotu du.

Prozesu telematikoak era askotakoak izan daitezke: igorle bakar baten eta hartzaile bakar baten artekoak, igorle baten eta hartzaile anitzen artekoak, igorle anitzen eta hartzaile anitzen artekoak edo igorle askoren eta hartzaile bakar baten artekoak.

Komunikazio telematikoak zuzenean egin daitezke, baita aurrez grabatuta ere.

Egun, Internet da prozesu telematikoetan garatuena; enpresek, herritarrek, erakundeek eta edonork sortutako informazioa erabiltzaileon esku jartzen du.

Telematikaren aukerak handiak dira, elektronikaren eta komunikazio-lineen aurrerakuntza kontuan hartuz.

Komunikazio-prozesu bateko partehartzaileak aldatu

Komunikazio-prozesu batean, elementu hauek izango ditugu:

  • Igorlea: informazioa sortzen duena.
  • Hartzailea: informazioa hartzen duena.
  • Kanala: informazioaren bidea (airea, kablea…).
  • Mezua: transmititzen den informazioa.

Kanpo estekak aldatu