Telefónica S.A. telekomunikazio enpresa espainiarra da, Madrilen egoitza duena. Europako laugarren telekomunikazio-konpainia garrantzitsuena da, eta mundu osoko hamahirugarrena.[1][2] Telefónicaren marka enpresaren zeregin instituzionalerako baino ez da gordetzen. Bere produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko, konpainiak hiru marka nagusi ditu: Movistar Espainia eta Hispanoamerikarako, O2 Europa osorako, Tuenti Argentina eta Ekuadorrerako eta Vivo Brasilerako.[3]

Telefónica
Datuak
Motakapital irekiko enpresa, negozioa eta enpresa
Jarduera sektoreatelecommunications (en) Itzuli eta Telekomunikazioa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteEURO STOXX 50 (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak121.853 (2018)
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Zeren jabe
Ekonomia
Aktiboak90.707.000.000 $ (2018ko abenduaren 31)
Kapital berekia26.980.000.000 $ (2018ko abenduaren 31)
Diru-sarrerak48.693.000.000 € (2018)
Irabazi garbia3.950.000.000 € (2018)
Ustiapen-mozkina6.522.000.000 € (2018)
Burtsa-kapitalizazioa38.105.000.000 € (2018ko abenduaren 31)
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa, São Paulo Stock Exchange (en) Itzuli, Madrilgo burtsa, Londresko burtsa, Buenos Aires Stock Exchange (en) Itzuli, Lima Stock Exchange (en) Itzuli eta Tokioko burtsa
Historia
Sorrera1924ko apirilaren 19a
Sortzailea
Ordezkatzen duCompañía Telefónica Nacional de España (en) Itzuli
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: telefonica Twitter: telefonica Instagram: telefonica Youtube: UC7LZo_P6m0W7SDDA8h3CLvg Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Madrilen sortu zuten 1924ko apirilaren 19an, Primo de Riveraren diktaduran, Compañía Telefónica Nacional de España (CTNE) izenarekin.[4] Sozietatearen egoitza Peñalverreko Kondearen etorbidea (gaur egungo Hiribide Nagusia), 5 zenbakian zuen, eta milioi bat pezetako kapitala, 500 pezetako balio nominaleko 2000 akzio arruntek osatua. Telefono-zerbitzuaren monopolioa eta ITT enpresaren akziodun nagusia zen partaidetza bere gain zituen.

1945ean, Espainiako Estatuak, Francisco Franco estatuburu zela, % 79,6ko partaidetza lortu zuen enpresan, legez. 1967an, partaidetza hori kapital handitze baten bidez lausotu zen. Bere pribatizazio osoa bi saltzeko eskaintza publikoren bidez egin zen: 1995ean – Felipe Gonzálezen Gobernua – eta 1999an – José María Aznarren Gobernua –.[5]

1990eko hamarkadan, izena aldatu eta Telefónica, S.A. jarri zioten, eta Telefónica de España izeneko filial bat sortu zuen. Filial horrek Espainiako eragiketak eta jarduerak bereganatu zituen. Ondoren, ez zeukan Telefonica Internacionalen zatia erosi zuen, eta harekin bat egin zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.