Robert Edward "Ted" Turner III (Cincinnati, Ohio, 1938ko azaroaren 19a) estatubatuar negozio-gizona eta telebistako magnatea da. Georgiako Akademia Militarrean eta Brown Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Aitak bere buruaz beste egin zuenean, 1963an, familiaren publizitate-negozioa hartu zuen oinordekotzan. 1970ean, hondoa jota zegoen UHFko telebista-kate bat erosi zuen Atlantan (Georgia). 1975erako, telebista-kate hura Estatu Batuetako inportanteenetako bat bihurtu zen, kirolak eta denbora-pasako programak eskainiz, merke, herrialde guztiko hari bidezko telebista sareetara. 1980an, Cable News Network (CNN) sortu zuen, eguneko 24 orduetan berriak besterik ematen ez zituen lehen telebista-katea. 1990-1991n Persiako Golkoko gerraz eman zituen irudiak mundu osora zabaldu zuten telebista-katearen ospea. 1991n, Time aldizkariak urteko gizon izendatu zuen. 1985ean, Metro Goldwyn Mayer/United Artists ekoiztetxea erosi zuen, gero saltzeko eta zinema-artxiboak besterik ez gordetzeko asmoz. Kirolaren munduan ere aritu da, beisbol- eta saskibaloi-taldeak sustatuz eta babestuz. 1991n, Jane Fonda antzezlearekin ezkondu zen, baina 2001ean dibortziatu ziren.

Ted Turner

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobert Edward Turner III
JaiotzaCincinnati1938ko azaroaren 19a (85 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Judith Nye (en) Itzuli  (1960 -
Jane Shirley Smith (en) Itzuli  (1965 -
Jane Fonda  (1991 -  2001)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBrown Unibertsitatea
The McCallie School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, media proprietor (en) Itzuli, filantropoa, ekintzaile ekologista eta estropadalaria
Enplegatzailea(k)Metro-Goldwyn-Mayer
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

tedturner.com
IMDB: nm0877894 Facebook: Ted-Turner-505718032870783 Musicbrainz: f969e7c5-14f8-462c-bf30-3b3ebf2500f4 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ted Turner  


  Artikulu hau Ohioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.