Technicolor koloretako zinema-filmak egiteko sistema da, Estatu Batuetan 1914an sortua eta hainbat bertsio hobetu izan zituena.

1930eko hamarkadako Technicolor-kamera bat

Trikromiako edo hiru koloreko transferentzien bidez lortzen dira technicolorreko filmak; kameraren objektibotik sartzen den argia bi izpi-sortatan bereizten da ispilu dikroiko baten bidez; izpi-multzo bat kolore berdearekiko sentikorra den filmean jasotzen da, eta beste izpi-multzoa aurrealdetik urdinarekiko eta atzealdetik gorriarekiko sentikorra den film bikoitz batean. Ondoren, oinarrizko hiru koloreekiko sentikor diren hiru filmen negatiboak ateratzen dira eta substantzia gelatinakara baten bidez haien positiboak ateratzen dira erliebean. Irudi positiboak oinarrizko hiru koloreez tindatzen dira, eta gida gisa kolore grisa duen positibo arrunt batean inprimatzen dira bata bestearen gainean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu