Tavastia
Häme / Tavastland


1634 - 1775
Tavastiako armarria
Armarria
Tavastiako kokapena
Herrialdea
Gaur egungoa
Txantiloi:Herrialde info SDI
 FIN
Hiriburua Hämeenlinna
Azalera
km2
Biztanleria
Dentsitatea
()
bizt/km²

Häme, Tavastland edo Tavastia, Finlandiako antzinako probintzietako bat da, herrialdearen erdialdean kokatua. Benazko Finlandia, Ilandia, Pohjanmaa, Satakunta eta Savonia probintziekin egiten zuen muga eta Suediar erresumako mugako lehen defentsa-gunea zen.

Administrazioa aldatu

Gaur egun probintzia Hegoaldeko Finlandian eta Mendebaldeko Finlandian banatuta dago, hala ere antzinako loturak mantentzen jarraitzen dituzte bertako biztanleek.

Historia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako historia»
 
Häme gaztelua.

Hämen historiaurrea suediarren bigarren gurutzadarekin bukatu zen, 1239. urtean. Häme gaztelua edo Tavastehus gaztelua eraiki zuten gaur egungo Hämeenlinna hirian,triangelu defentsako azkenengo gaztelua. Pähkinäsaariko Akordioarekin bat gazteluak bere egoera defentsiboari egoteari utzi eta probintziako administrazioaren erdigunea bilakatu zen.

Häme, Suediaren menpe egona XII. mendetik, Errusiaren menpe gelditu zenean hautsi zen XIX. mende hasieran. Gaur egun, ez da probintzia bat, baina ondare historiko bezalakoa da. Industrializazioaren ondoren Tampere bilakatu da hiri garrantzitsuena baina Hämeenlinna hiriburu historikoa izaten jarraitzen du.

Armarria aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako Antzinako Armarriak»

Urrezko katamotz bat ageri da armarrian, atzekalde gorri baten gainea. Goian zilarrezko sei puntako hiru izar ageri dira eta behealdean aldiz, zilarrezko lau arrosa, dukerri bat izanaren oroimena.

Duela asko, katamotza, herrialde honetako animalia komun bat zen, baina XVII. mendeko Izotz Aro Txikiaren ondorioz, hegoalderantz migratu behar izan zuen, eta ordudanik bertan aurkitu ezineko animalia da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu