Tauno Palo

aktore finlandiarra

Tauno Valdemar Palo (Helsinki, 1908ko urriaren 25aHelsinki, 1982ko maiatzaren 24a) finlandiar aktore eta abeslaria izan zen. Tauno Palo eta Ansa Ikonen finlandiar zinemaren urrezko garaiko aktore-bikote bihurtu ziren.

Tauno Palo

(1941)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTauno Valdemar Brännäs
JaiotzaHämeenlinna1908ko urriaren 25a
Herrialdea Finlandia
HeriotzaHelsinki1982ko maiatzaren 24a (73 urte)
Hobiratze lekuaMalmi cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: hestegorriko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Sylvi Palo (en) Itzuli  (1934 -  1962)
Kirsti Ortola (en) Itzuli  (1962 -  1982ko maiatzaren 24a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, antzerki aktorea eta abeslaria
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0658676 Allocine: 12615 Rottentomatoes: celebrity/tauno_palo Allmovie: p477832
Musicbrainz: ad5ff78e-5944-427b-8db6-c05ab25b98a2 Discogs: 1493391 Allmusic: mn0001775266 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Tauno Brännäs izenarekin jaio zen baina 1935 urtean izena aldatu zuen. Kimikari lanetan ari zela, Sörnäinen hiriko Langileen Klubeko antzerki taldean sartu zen. Klub honetako zuzendaria Aarne Orjatsalo aktore famatua zen eta honek bere ahotsaz liluratuta 1931 urtean kastingetara aurkezteko animatu zuen[1], zinema isilaren garaia amaitzear zegoela ohartuta. Kimikari lana utzi eta Finlandiako Antzerki Nazionalean sartu zen, baina 1938 arte ez zuen paper nagusirik lortu.

Ansa Ikonen aktorea ezagutu zuen eta zinemako bikote bihurtu ziren, elkarrekin 12 filme grabatu baitzituzten[1]. Bizitza errealean ez zuten bestelako bikote harremanik izan[2]. 1930 hamarkadan abeslari ere aritu zen eta bere filmetako soinu bandatan abesten jardun zuen.

Kulkurin Valssi filmean Finlandiako zinemaren historiako hitz ezagunenak esan zituen: "noizbait gogoratua izango naiz ez garai batean izan nintzen gizonaren itzal gisa, baizik eta orain naizenaren gizonaren itzal gisa".

1967an berriz ekin zion diskak grabatzeari[3].

Filmografia hautatua aldatu

  • Jääkärin morsian (1931, Tauno Brännas izenarekin)
  • Kaikki rakastavat (1935, "guztiok maite dugu norbait")
  • Vaimoke (1936, "emaztetan")
  • Kulkurin valssi (1941, "eskaleen walsa")
  • Rosvo-Roope (1949, "Rob lapurra")
  • Se alkoi sateessa (1953, "euria hasi zuen")
  • Tuntematon sotilas (1955, "soldadu ezezaguna")
  • Tulipunainen kyyhkynen (1961, "uso gorria")

Diskografia hautatua aldatu

  • Tuulikki (1934, Odeon A 228258) - walsa
  • Tuohinen sormus (1934, Odeon A 228282) - a jenkka
  • Syksyn tullessa (1935, Odeon A 228327) - walsa
  • Mieheke (1936, Odeon A 228359) - jenkka
  • Marjatta (1936, Odeon A 228360) - tangoa
  • Sinä semmoinen, minä tämmöinen (1936, Odeon 228370) - jenkka
  • Nuoruuden sävel (1940, Odeon A 228590) - SF-paraati filmekoa
  • Tauno Palo & Ansa Ikonen: Pot-pot-pot (1940, Odeon A 228590) - SF-paraati filmekoa
  • Näenhän valoisan taivaan (1940, Odeon A 228615) - SF-paraati filmekoa
  • Soittoniekka (1942, Columbia DY 386) - balada
  • Ruusu on punainen (1967, RCA FAS 985)
  • Rosvo-Roope (1968, RCA EPS 222)
  • Tauno Palo & Ansa Ikonen: Ansa & Tauno (1974, Kiss RPLP 5007) - LP

Erreferentziak aldatu

  1. a b BLF. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
  2. (Finlandieraz) Tytär kertoo totuuden Ansa Ikosen suhteesta Tauno Paloon | Viihde | Iltalehti.fi. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
  3. Pomus - Pomus.net - Tauno Palo. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).